GARA > Idatzia > Pilota

Berezkoak Donibane Garaziko jaialdia

Alfarok eta Hegiabeherek ez dute barkatu eta erraz irabazi diote Waltariri

Jon LEUNDA | DONIBANE GARAZI

Waltarik ezin izan zuen bikoaren aurka eta 18 kintze baino ezin izan zituen egin Alfaroren eta Hegabehereren aurka atzo Donibane Garazin jokatutako norgehiagokan.

Kubatarra sekulako erakustaldiak egiten ari zen aspaldian, eta atzo biko bat jarri zioten aurrean. Alfaro pasatu berria da profesionaletara, eta Hegiabehere, berriz, profesional ohia zen. Biko handia, handiegia amerikarrarentzat, eta 40-18 galdu zuen.

Hastapenetik ihes egin zuten lapurtarrek. Binaka elkarrekin askotan jokatzen dute, eta ederki mugiarazi zuten Waltari. Hau ahalegindu zen kintzea lortutakoan sakearekin min egiten, baina, orduan ere ezin izan zuen ezer egin.

Alfarok, eta Hegiabeherek, aldiz, eroso jokatu zuten, nahi bezala eraman zuten norgehiagoka eta amaieran garaipen ederra lortu zuten, eta ez ziren haserre. Izan ere, haiek ere irabazteko baino gehiago baitzuten galtzeko, eta ez zen beraientzat ere partida erraza, baina amaieran garaipena lortu zuten, eta horrekin gustura ziren.

Loquillo

Partida honen auretik, Loquillo mexikarrak jokatu zuen partida Errekarteren aurka, eta amerikarrak ez zion aukerarik eman lapurtarrari, 40 eta 21 irabazi baitzion.

Mexikarrak oso itxura ona eman zuen, baina ez Errekartek. Egia da era berean, lapurtarra dela gaur egun EPB enpresan dagoen ahulenetakoa. Waltarik eta Loquillok etzi Angeluko Torneoko finala jokatuko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo