GARA > Idatzia > Non Zer

jardunaldiak

Bilboko Masustegi auzoak bigarren urtez antolatuko du Auzoen Europako Eguna

Jardunaldi honen bidez, bizikidetzari mesede egin, elkartasuna garatu eta europar herritartasuna bultzatu nahi dute. Udaleko Hiritarrekiko Harremanen Sailak sustatu du eta Masustegi, Mintegitxueta eta Kobetabidea auzoetako elkarteen koordinakundeak antolatu du. Bi erakusketa ikus daitezke: auzo hauetako jendearen eta leku enblematikoen argazkiak eta «Actual» aldizkariaren aleak. Diapositiben emanaldia egingo dute Alaiaren lana erakusteko, baita eskulangitzen lantegia eta saloi-dantzen eta erritmo-dantzen erakusketa ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo