GARA > Idatzia > Zinema

Bilboko Caostica jaialdiak 253 film labur bildu ditu bosgarren ediziorako

GARA | BILBO

Caostica film laburren jaialdiak hurrengo astean hasiko du bere bosgarren edizioa. Astelehenean hasi eta igandera arte iraungo dute emankizunek eta, guztira, 253 film proiektatuko dituzte. Besteak beste, Kimuak programaren barnean aurkeztuko diren euskal film laburrak, Lolita Peliculitas eta Agencia Freak-en azken lanak eta hainbat zuzendari eta antzezleren partehartzea (Nacho Vigalondo, Paco Leon, Jim Box edo Daniel Chamorro) nabarmendu behar dira.

Eguneko bi orduko emanaldiak eskainiko dituzte Kontainer aretoan, Taller de Sohon eta Anti liburutegian, guztiak 20.30ean hasita. Asteazkenetik ostiralera bitartean Basauriko espetxean izango dira, 17.00etan.

Emanaldi guztiak doakoak izango dira eta ostiralean jaialdia egingo dute Kukutzan, 21.00etan hasita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo