GARA > Idatzia > Mundua

Gonu zikloiak gutxienez 70 hildako eragin ditu Omanen eta Iranen

GARA |

Gonu zikloiaren eraginez, gutxienez 70 lagun hil dira Irango hegoaldean eta Omanen, eta desagertutako asko ere badaude.

Omanen, zikloiak gogorren jo duen herrian, 49 hildako zenbatu zituzten, eta desagertutako beste 30en berri eman zuten.

Irani dagokionez, Farzad Panahi Larrialdietarako Departamentuko zuzendariak egindako adierazpenen arabera, lau lagun Yask portu-hirian hil ziren, 3.000 abelburuz gain. Izandako kalteen artean, gune horretako etxebizitzen %30 eta 70 bitartean daudela esan zuen, eta hegoaldeko bederatzi herrixka uholdeen eraginez inkomunikatuta.

Beste biktima batzuk izan ziren Persiako Golkoko kostaldean, eta Zahedanen, Sistan-Beluchistan herrialdean, zazpi hildako izan dira uholdeen ostean.

Ekaitzak

Bestalde, aldaketa klimatikoaren eraginen artean, ekaitza gogorren berri eman du zenbait herrialdek. Australian, esaterako, bost ekaitz gogor izan dituzte, hiru izan dira Suitzan, eta bat Txinan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo