GARA > Idatzia > Non Zer

TXONTXONGILOAK

Txotxongilo Egunaren bosgarren edizioa asteburu honetan egingo dute Getxon

UNIMA Euskal Herria elkarteak antolaturik eta Getxoko Kultur Etxearen laguntzaz, hainbat ikuskizun antzeztuko dituzte, euskaraz eta gaztelaniaz, 14 antzerki-talde profesionalekin. Halaber, jarduera mordoa izango da, besteren artean, haurrentzako tailerrak, hitzaldiak, erakustaldi bat eta txotxongilo-gala bat. Horiek guztiak Andres Isasi Musika Eskolan, Ibaiondo kalean, Areetako Geltokiko eta Santa Eugenia plazetan eta Erromoko San Jose Elizako areto nagusian egingo dituzte, eta sarrera doakoa izango da. Larunbatean Txotxongilo-Antzerkiaren II. Gala izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo