GARA > Idatzia > Non Zer

MUSIKA

Euskadiko Orkestra Camerata ganbera-taldea Miramongo Matineeak zikloa ixteko

Matinee honetan Euskadiko Orkestra Camerata izango da protagonista. 2005ean sortua, Euskadiko Orkestra Camerata ganbera-taldea osatzen duten musikari guztiak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko kide titular dira. Matinee horretako sarrerak Servikutxa, Telekutxa, www.kutxa.net helbidean eta egoitzako leihatilan goizeko 10.30etik aurrera eskura daitezke. Orkestraren egoitzarako doako autobus zerbitzua dago. Irteera 10.25ean izango da Gipuzkoa plazako 4. zenbakitik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo