GARA > Idatzia > Osasuna

Fitxatzeak

Xavier Margairaz suitzarra aurkeztu dute Sadarren

Jokalari gazteak «Osasuna familia bat delako» fitxatu du Nafarroako taldearekin

Imanol CARRILLO | IRUÑEA

Osasunak Xavier Margairaz jokalari fitxatu berria aurkeztu zuen atzo, Sadar futbol zelaiaren prentsa-aretoan. Jokalari suitzarrak 23 urte ditu eta F.C. Zurich taldetik dator.

Margairazek osasun-azterketa egin behar izan zuen lehendabizi San Miguel klinikan, goizeko zortzi eta erdietan. Ondoren, Patxi Izco presidentearekin eta Juanjo Lorenzo kirol zuzendariarekin batera, Sadarrera abiatu zen Osasunarekin aurkezpen ofiziala egiteko.

Margairazek argi utzi zuen zein izan zen Iruñeko taldera etortzeko arrazoia: «Hemengo Liga asko gustatzen zait. Osasuna aukeratu dut familia handia delako, eta Osasunarekin Europako txapelketarik onena jokatu nahi dut». Rances herriko jokalari gaztea hona etortzeko beste arrazoi bat ematera ausartu zen: «Suitzatik alde egin nahi nuen».

Jokatzeko erari dagokionez, jokalariak berak adierazi zuenez, F.C. Zurich taldean zuen postua «oso aldakorra» zen. Nahiz eta ezkerrean edota erdian jokatu, gustukoen duen postua aurrelarien atzetik ibiltzea da.

Suitzarrak jakinarazi zuenez, Osasuna jarraitu du aurten; batez ere, UEFAko partidetan. Horiek hala, oso pozik agertu zen Nafarroako taldearekin fitxatzeagatik. Talde gorritxoarekin datozen hiru urteetarako kontratua sinatu du, eta hamar milioi euroko etete-klausula izango du.

Maila teknikoa

Xavier Margairazek 1,85 metroko altuera eta 80 kiloko pisua du. Juanjo Lorenzo Osasunako kirol zuzendariak honakoa aipatu zuen: «Bi denboraldiz egon gara berari jarraitzen, eta aurten, taldearen beharrak eta jokalariaren egoera dela-eta, aske baitator, fitxatzeko aukera ona zela erabaki dugu».

«Garapenean dagoen eta azkeneko urteetan pixkanaka hazi den jokalaria da. Maila teknikoarengatik nabarmentzen da», nabarmendu zuen kirol zuzendariak.

Jokalari suitzarrari hemengo Ligaz hitz egin diotela ere azaldu zuen Juanjo Lorenzok. «Hemengo maila eta hangoa oso desberdinak dira. Beraz, lehendabiziko egunetik taldearen eta lehiaketaren erritmoa hartzeko lan egin beharko du. Dena den, konbentzituta gaude teknikoki oso jokalari ona dela», azaldu zuen.

Azkenik, zorterik onena opa eta orain arte bere taldean eta Suitzako selekzioan egin duen lan onak Osasunan jarraipena izateko eskatu zion Lorenzok.

Lorenzo asegura que tendrá 22 jugadores

El director deportivo de Osasuna, Juanjo Lorenzo, habló ayer también sobre la plantilla de la próxima temporada. «Hay jugadores que se han ido y nosotros tenemos claro que debemos de hacer todo lo posible para confeccionar una plantilla competitiva. Es difícil precisar un número exacto de jugadores que la conformarán, pero puedo asegurar que habrá como mínimo 22 profesionales, porque nuestra filosofía es contar con dos jugadores por puesto», aseguró Lorenzo.

El máximo mandatario del área deportiva quiso aclarar también las situaciones de Cuéllar y Webó en las declaraciones de ayer: «El interés del Glasgow por Cuéllar persiste y nosotros tenemos que seguir analizando la situación y ver si al final llegamos a un entendimiento o no. En cuanto a Webó, el viernes hablé con él y me dijo que tenía una serie de propuestas sobre la mesa y tenía que estudiarlas tranquilamente y nos contestará cuando tome una decisión. Por tanto, la decisión ya no es nuestra».

I. C

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo