GARA > Idatzia > Atletismoa

Barakaldoko Udaleko proba

Barakaldoko sariak urrezko 10.000 metro izango ditu

Emakumezkoen proba luzeak munduko txapelduna eta hirugarrena bilduko ditu

p047_f01_097x136.jpg

Ander GARTZIA | BILBO

Nazioarteko Barakaldoko Udaleko XXII. saria jokatuko dute larunbatean, San Bixente Kirol Hirian. 16 herrialdetako parte- hartzaileak izango dira. Horiek hala, Zambia, Nigeria, Kenya, Eritrea, Marruekos, Argentina, Portugal, Qatar, Kolonbia, Britainia Handia, Lituania, Venezuela, Brasil, Txile, Italia eta Kuba herrialdeek izango dituzte ordezkariak aurtengo ekitaldian. Hortaz, aurten ere, apustu gogorra egin du, beraz, Barakaldok atletismoaren alde.

Ekitaldi nagusia 10.000 metrotan lehiatuko diren emakumeen proba izango da, nahiz eta hasiera batean ez zuten jokatzekoa. Berhane Adere eta Ejegayehu Dibaba lehiatuko dira distantzia horretan, Munduko Txapelketako urrezko eta brontzezko dominak irabazi dituzten etiopiarrak. Lasterketa horretan, gainera, Asea Kiros -Etiopiako txapeldunordea- eta Medellech Mcikamu maila oso handia erakutsi duten herrikideek parte hartuko dutela ziurtatu dute.

Bestetik, ikusleentzat beste pizgarri bat izango da, gizonezkoen 5.000 metroko saioa, hain zuzen, eta aurten ere atleta afrikarrak izango dira faborito. Era berean, bost kilometroko emakumezkoen txanda erakargarria izan daiteke, Cristina Petite, Elena Moreno eta Soud Kambouchia lehiatuko baitira beste batzuen artean.

Gertutik jarraitzekoa izango da ere bai gizonezkoek egin beharreko 1.5000 metroko lasterketa, eta marokoarrak, kenyarrak eta etiopiarrak izango dira garaipena lortzeko faborito nagusiak.

Euskaldunen artean, Petit-ez gainera, 100 metroko lasterketan Orkaitz Beitiaren parte-hartzea nabarmendu behar da. Ondarroarra hainbat alditan Estatu espainoleko txapelduna izan da eta San Bixenteko pistaren errekorraren jabea ere bada 10»73ko denborarekin.

Beste alde batetik, distantzia laburrez gain, jabalina eta pisu jaurtiketak izango dira, eta probari hasiera emango diote arratsaldean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo