GARA > Idatzia > Hemeroteka

Amatiño 2007/7/30

Sinesgarritasuna

Vinolourov, Rasmussen... Atzo amaitutako Tourra lur jota aritu omen da. Negar-zotina nagusi hainbat kazetari eta jarrai-tzaileren artean. Txirrindularitzak sinesgarritasuna galdu ei du, bere buruaz beste egin...

Nik neuk uste dut, hala ere, sekula ez direla gauzak honen ondo egin, inoiz ez dira behintzat honenbeste tranposo begi bistan nabarmendu. Tranposoak eta ez nolanahikoak, tropelaren jauntxoak jausi baitira, Tourra irabazi zezaketenak hain zuzen ere.

Zenbaiti entzunez gero, badirudi dopatzea estreinako kontua dela. Baina, ez. Justu, aldrebes. Berria dena ez da dopatzea, dopatuak estu hartzea baino. Eta, gehienbat, estuen, tropeleko handikiak hartzea. (...)

Txirrindularitzak sinesgarritasuna galdu tranposoak harrapa-tzeagatik? Sinesgarritasuna ari zen galtzen denok genekiena frogatzen inor ausartzen ez zenean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo