GARA > Idatzia > Txirrindularitza

TXIRRINDULARITZA UCI Pro Tour Ciclismo Femenino

McEwen garaile Euskaltelen saiakera bikoitzean

Iban Mayoz eta Unai Etxebarria euskaldunak eguneko ihesaldian sartu ziren, baina Vanottiren presentziak Saunier eta Rabobank lanean jarri zituen, eta etapa esprintean erabaki zen

Predictor Lotto taldeko Robbie McEwen australiarrak irabazi zuen esprintean Eneco Tourreko laugarren etapa, Franseco Chicchi-ren eta Thor Hushovd-en aurretik. 170 kilometroko etapa horren ostean, Nick Nuyens belgikarrak lider jarraitzen du.

Azken egunetan bezala, Euskaltel taldea irabazten saiatu zen, eta atzo bi txirrindulari izan zituen eguneko ihesaldi nagusian: Iban Mayoz eta Unai Etxebarria. Lehenak Caethoven, Klostergaard, Coyot, Kuschynski eta Poilvet-ekin batera laster ihes egin zuen tropeletik, eta helmugarako 90 kilometro falta zirela, Stubbe, Meersman, Sprick, Unai Etxebarria eta Vanotti batu zitzaizkien. Azken hori sailkapen nagusian 1.10era zegoenez, Rabobank eta Saunier Duval azkar hasi ziren lanean Thomas Dekker eta David Millar liderrentzat; hala, ihesaldia lau kilometroren faltan zapuztu zen.

Regio Tourrean, Tinkoff taldeko Mikhail Ignatievek erakustaldia eman zuen erlojupekoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo