GARA > Idatzia > Gutunak

Jon Otsoa, Alicia Villar, Lourdes Garay Zigoitia

Zigoitiako ikasle batzuk garraiorik gabe

Beste ikasturte bat hastear dagoenean, Zigoitiako guraso batzuek haien seme-alabak Murgiako Institutura eraman beharko dituzte, D ereduko ikastetxe hurbilenera (hogei minutuko bidaia eginez).

Garraioa izateko ahalmena Hezkuntza Ordezkaritzak ukatu egiten die. Delegazioak eratutako plangintzan Legutioko ikasleak Lehen Hezkuntza bukatzerakoan Duranako Ikasbidea Ikastolara (50 minutura) pasatu behar dutelako.

Gure ustez, Murgian bigarren hezkuntzako ikastetxe berria sortu dutenean, haien arautegiak gure kasuan ez digu batere laguntzen, Hezkuntzak hainbestetan aipatutako eta gogozko helburua betetzen, hau da: gazteak haien bizilekuetatik gertu eskolaratuak izatea, garraio luzetan denbora galdu gabe eta arriskuak ekiditeko.

Hala, egunero ikusiko dugu nola Murgiarako garraio zerbitzuak (sei eserlekuko taxiak) hainbat herritako ikasleak eramango dituen. Guk, aldi berean, gure kotxeak hartu eta gure hiru seme-alabak ikastetxe bertara eroango ditugu. Hala, Hezkuntza Ordezkaritzak hiru eserleku aurreztu egiten ditu, (beraiek nahi duten bezala erabiltzeko). Ez zen izango errazagoa eta logikoagoa taxi hori bederatzi eserlekutakoa izatea?

Horiexek dira, funtzionariek sortu eta zuzentzen dituzten arautegien logika eta burokrazia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo