GARA > Idatzia > Txirrindularitza

AMATEUR Goierriko Itzulia

Euskaldun onenek garaipena nahi izango dute ostiraletik

Besteren artean, iazko irabazlea Salas, Amador, Ferrari, Lana, Olano, Castroviejo eta Nieve lehiatuko dira eta 15 talde izango dira guztira irteeran

p043_f01_097x088.jpg

Unai IRARAGORRI | BILBO

Amateurren denboraldia amaitzear da, eta Goierrikoa, ostiraletik igandera korrituko dena, az- ken proba da. Horregatik, txirrindulari euskaldunak azken ospea lortzen saiatuko dira. Eder Salas (Cafe Baque), Andrei Amador (Lizarte), Fabricio Ferrari (Azpiru-Ugarte), Guillermo Lana (Azysa), Aitor Olano (Bidelan), Jonathan Castroviejo (Seguros Bilbao) eta Mikel Nieve (Caja Rural) izango dira.

Salasek iaz irabazi zuen itzulia eta garaipena defendatuko du aurten Baquen. Esteban aita izan da orain dela 15 egun, eta Iglesias, Aranguren, Mendiguren, Gonzalez eta Lariz txirrindulariek osatuko dute taldea.

Gipuzkoatik, Azpiru-Ugartek sasoiko multzoa aurkeztuko du, hala nola Ferrari, Artola eta Tamayo. Larrea, Josu Gonzalez, Julen Gonzalez eta Andreu taldekideak izango dira.

Bidelanek Olano izango du liderra. Beste taldekideak dira: Zabaleta, Juez, Iriarte, Mariñelarena, Ruiz de Gordoa eta Bertiz.

Castroviejo eta Izagirre Seguros Bilbao multzoaren buruak izango dira, eta Garcia Oblanca, Morras, Valenzuela mexikarra, Barrenetxea eta Reynes txirrindulariek lagunduko diete.

Amadorrek denboraldiko azken garaipenak bilatuko ditu Goierrin. Taldeko onenek parte hartuko dute, esaterako, Iraizoz, Atxa, Aramendia, Escribano, Latasa eta Seguro edo Agirre.

Caja Ruralen zazpikote hau izango dute: Toribio, Saez de Arregi, Nieve, Sesma, Espasandin, Garate eta Zabalo. Aurreneko bost horiek aukerak dituzte lehia emateko eta lehendabiziko postuetan aritzeko.

Lanaren helburua

Azysan, berriz, Lanak ezin hobeto prestatu du itzulia. Sasoiko helduko da, Ataunen bigarren sailkatuta, baita Moyano ere. Delgado Espaniako txapelduna, De la Parte, Solana, Betancort eta Miraglia talde nafarraren multzoa beteko dute.

Nafarroako Telcom ere azkena ematen saiatuko da. Oso ondo ibili dira abuztutik; Regillaga Escalanten gailendu zen eta Zhadkevichek garaipena eskuratu zuen Ataunen larunbatean. Azken hori liderra izango da eta honako hauek lagunduko diote: Aseginolazak, Zugastik, ziklo-krosetik Suarezek, Echeverzek, Sanzek eta Roblesek.

Azkenik, Alfus-Tedes lehia ematen ahaleginduko da Guardiola, Lavin, Varela, De Lis, Royo, Angulo eta Minguez gazteekin.

Guztira, 15 talde lehiatuko dira ostiraletik igandera: Bruesa eta Belca euskaldunek eta Saunier Duval, Caja Castilla La Mancha eta Cosaor atzerritarrak ere han izango dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo