GARA > Idatzia > Ikusmira

«Egunkaria», Bat Egin Egunerako arrazoi bat

Esan ohi da politikan ez direla kasualitateak existitzen, baina egon badaude, eta atzo horrelako egoera bat ikusteko aukera izan genuen. Datorren igandean Altsasu-Urdiaingo San Pedro zelaian egingo den Bat Egin Egunaren egitaraua aurkeztu zuten. 18/98 sumarioan eta egitear dauden beste epaiketetan auzipetuta daudenei elkartasuna helarazteko jaia da Bat Egin Eguna, eta, kasualitatez, atzo bertan «Egunkaria»ren aurkako auziko bi akusazioetako batek (Dignidad y Justicia izeneko elkarteak) bere zigor eskaeren zerrenda aurkeztu zuen.

«Egunkaria» itxi zutenetik lau urte beteak zirenean, Fiskaltzak auzia artxibatzea erabaki zuen, baina Auzitegi Nazionalak ez zion fiskalaren iritziari eutsi eta epaiketa egitea erabaki ondoren, orain Dignidad y Justicia-k dagokion txanda betetzeari ekin dio. Ez gehiago, ez eta gutxiago ere. Laster, zazpi auzipetuen kontra eskatutako zigorren enkantean bere apustua eginez, AVT-k bere lana beteko du. Eta epaiketak «dena da ETA» gezurraren aitzakiaz sortutako auzien zerrenda luzatuko du.

Dignidad y Justicia elkarteak atzo ezagutzera eman zuen eskaera idazki luzea euskaldunentzat kezkatzeko motibo berri bat da, batez ere gatazkari irtenbidea emateko aukerak ixten diren honetan, euskaldunen aurkako erasoentzako haztegia delako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo