GARA > Idatzia > Pilota

Lau eta erdia Material aukeraketa

Zozketako pilotekin baina gusturago Labritekoekin

Aratz Mendizabal debutariaren iritziz, «neretzat baziren Oinatz Bengoetxea baina arerio xamurragoak» baina Leitzarrari «susto» bat emateko prest dago Zaldibiko aurrelaria

p047_f01_097x184.jpg

Txapelketaren aurkezpen ekitaldian kanporaketak erabakitzeko erabili ziren pilotatxoekin baina askoz gusturago bukatu zuen Aratz Mendizabalek atzoko Labriteko aukeraketan aukeratutakoekin. Izan ere, larunbatean Iruñeako Bombonerako udazkeneko denboraldia irekitzeko jokatuko den partidarako materialak inolako aitzakiarik ez zuen arren, arerioa aukeratzeko egin zen zozketan batere zorte onik izan ez zuela uste baitu Zaldibiako aurrelariak.

Atano XIII.ak aurkeztutako sortan bi pilotariek bilatzen zutena aurkitu zuten eta Mendizabalek oso argi zeukan ze pelota klase nahi zuen Bengoetxea VI.aren aurka jokatzeko. «Ni saiatu naiz pilota lentoxeagoa bilatzen, badakidalako Oiantzek partidari erritmo handia jarriko diola eta abiadura handia sartuko didala. Oinatzek aukeratutako pilotak ere probatu ditut, bat behintzat nerearen oso antzerakoa aukeratu du eta bestea azpitik gehixeago ibiltzen dena baina laurak ere jokatzeko modukoak», aipatu zuen.

«Zozketan ez det uste zorte handiegirik izan nuenik. Neretzat baziren Oinatz baino arerio hobexeagoak baina Bengoetxea tokatu da eta izenez eta izanez uda honetan demostratu du pilotari handi bat dela. Aurrelarietan, onena ez bada onenetakoa izan da eta moral izugarriarekin dago. Badakit partida oso zaila izango dudala baina ni nere partida egitera joango naiz eta ea susto bat emateko gai naizen».

Arrazoirik ez du falta pilotari gipuzkoarrak, izan ere Leitzakoa udako torneorik gehien irabazi duen pilotaria izan da Abel Barriola herrikiderarekin, bere garapena bikaina izaten ari dela demostratuz. Baina aurtengo saltoaren aurretik ere, Asegarceko aurrelariak erakutsi izan du kaiolan ondo jokatzeko gai dela, azken bi txapelketetan final laurdenetara iritsi baita, Capellan, Eugi, Martinez de Eulate eta Agirre bezalako pilotariak kanporatu ostean.

Askoz ere dizdira gutxiagoko uda izan da Aratz Mendizabalena, abuztuan sei partida baino ez zituen jokatu zaldibiarrak, eta horrek txapelektan jokatuko ote zuen zalantzak piztu zizkion, nahiz eta txartela eskuratua behar lukeen arren iazko Bigarren mailako txapelduna izan ondoren. «Iaz Bigarren mailako txapela janztea egokitu zitzaidan eta aurten lehen mailan jokatzeko aukera eman dit enpresak eta neretzako aukera handi bat da. Oinatz Bengoetxearen aurka jokatzaeak berak ilusioa ematen dit eta partida iristeko gogoz nago», azaldu zuen.

Kanporaketa gainditzen duen pilotariak badaki dagoeneko ze arerio izango duen final zortzirenetan, Esaini oso erraaz irabazi zion Mikel Goñi. Aratz Mendizabalek, ordea, ez du larunbataz haratago begiratu nahi.

 
Koka, enrachado, quiere limpiar su imagen

Juantxo Koka tendrá hoy en Basauri la oportunidad de limpiar la nefasta imagen que dejó el año pasado en su eliminación en Bergara ante Sebastien Gonzalez. El delantero de Altza partirá con el cartel de claro favorito ante un Enrique Galarza que no atraviesa por su mejor momento, lastrado por problemas de espalda.

El caso de Juantxo Koka es diametralmente opuesto, ya que llega al campeonato en uno de sus mejores momentos en mucho tiempo. Pese a ser el segundo pelotari más veterano tras Titín, Juantxo Koka llega muy fresco de juego y sus resultados en los últimos festivales así lo reflejan. El año pasado jugó muy justo de manos y Sebastien Gonzalez se lo hizo pagar con una derrota que levantó ampollas incluso dentro de su empresa. Aprendida la lección, Koka ha preparado a conciencia su participación en la jaula realizando entrenamientos con Belloso, Arretxe II, Saralegi y Aimar Olaizola.

Enrique Galarza, por su parte, apenas ha podido entrenar para preparar su intervención en el campeonato y su rendimiento es una incógnita porque apenas ha jugado en verano.

J.O.

Retegi Bi y Zearra vencen en Atarrabia 21-22
Arbizu-Eskudero y Retegi Bi Zearra se impusieron ayer en Atarrabia en el doble enfretamiento disputado ante las parejas Beloki-Rai y Unanue-Otxandorena, respectivamente, por 12-22 y 21-22. Especialmente emocionante y competido, por lo tanto, resultó el segundo partido del festival.
2.400 botellas de vino para los pelotaris de Aspe

La plantilla de Aspe se desplazó ayer casi en su totalidad a las Bodegas Marco Real de Olite, donde recibieron las 2.400 botellas de vino que consiguieron en los desafíos de empresas jugados en las ferias de Iruñea y Logroño. Gonzalez y Martínez de Eulate ganaron a Olaizola I-Begino en San Mateos, y Titín III-Pascual a Olaizola II Patxi Ruiz en Sanfermines.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo