GARA > Idatzia > Futbola

HARMAILATIK

Kezkatzeko modukoa

p036_f03_148x176.jpg

Jon ORMAZABAL

Emaitza alde batera utzita, norbaitek irabazi behar zuen, arratsalde tristea izan zen atzokoa Mendizorrotzan. Egia esateko, futbol zelaitik kilometro eskasera, Alde Zaharrean, hasi ziren gertaera kezkagarriak; izan ere, bi taldeetako zaleak borrokan aritu baitziren, eta azkenik, Ertzaintzak banatu, eta hainbat identifikazio egin zituen.

Zelaian bertan ere argi gutxi. Hasteko, 7069 lagun bildu ziren harmailetan, denboraldiko partidarik jendetsuena, hala ere, derbi baterako gutxitxo; zubia, telebista eta hotza kontuan hartuta ere. Hau guztia gutxi balitz, Toni Moralen golak sortu behar zuen poza kezka iturri bihurtu zen zaleen presioagatik, hesia behera etorri baitzen, eta hainbat lagun zulogunera erori ziren. Azkenean, zorionez, sustoa eta larritasunik gabeko hainbat kolpatu baino ez -15 Alaveseko medikuaren esanetan-.

Baina, Aihotz Plazan zein harmailetan atzo gertatutakoak, ez dira berriak; denetariko erasoak jasaten dituen herri honetan indarrak eta osasuna horrela xahutu behar izatea benetan da kezkatzeko modukoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo