GARA > Idatzia > Errugbia

Ohorezko maila

Bera Berak jaitsierako postuan sartu du Ordizia

BERA BERA 18

ORDIZIA 3

Jon LEUNDA | DONOSTIA

Spyro Bera Berak irabazi zuen atzo Donostian jokatu zen gipuzkoarren arteko derbia. Merezitako garaipena eskuratu zuten hiriburukoek, atzo, behintzat, Ordizakoak baino hobeak izan baitziren.

Partida ez en ikusgarria izan, baina etxekoek egin behar zutena egiten jakin zuten, eta kanpotarrek, berriz, ez zuten batere asmatu. Eskasetan oso gaizki aritu ziren, ia baloi guztiak galdu egin zituzten. Entseguak egiteko ere ia aukerarik ez zuten izan, ia ez baitzuten zelai erdia pasa. Horrelakoetan Zigorrak aprobetxatu behar izaten dira, baina atzo hori ere ez zuten egin, eta azkenean esku hutsik geratu ziren

Lehen zatian, gauza gutxi izan zen, eta ikusteko bakarra jaurtiketak izan ziren. Etxekoek lau aukera izan zituzten, eta horietako bi barrura joan ziren. Hiru izan zituen Ordiziak, eta bakarra asmatu zuten.

Bigarren zatian, Bera Bera nagusi izan zen. Eskasetan erabat nagusitu zen, eta entseguak egiteko asukerak ere ez zituzten alferrik galdu. Gutxi izan zituzten, baina biak sartu zituzten, azkenekoa, amaieran izan baldin bazen ere.

Amaieran garaipen garrantzitsua izan zen Bera Berarentzat, eta jaitsierako postuetatik ihes egingo du. Berez, atzo lortu zuten donostiarrek lehen garaipena, baina Bartzelonaren aurka zelaian galdu zuen partida irabazitzat eman diote bulegoetan, kataluiniarrek legez ez zituzten jokalariak erabaili zituztelako, eta astebetean erabat aldatu da Berare Bareren egoera.

Getxok, ezin

Getxok ezin izan zuen atzo garaipenik lortu Santboianaren zelaian, baina gutxienez defentsan lortutako puntu gehigarria eskuratu zuen. 20-16 galdu zuen. Horitxoek entsegu bat egin zuen Martini esker, eta Palumbo jokalari argentinarrak hiru zigor-kolpe eta transformazio bat gauzatu zituen

Honako hauek jokatu zuten talde bizkaitarrean: Altzola, Dani Rodriguez, Peñarredonda, Duran, Triviño (Perez de Ciriza, 41.m), Lopategi, Zaballa (Etxeandia, 80.m), David Hernandez (Muir Kara,48.m), Mirones, Palumbo, Jorge Rodriguez, Tihore, Abate, Garate e David Martin.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo