GARA > Idatzia > Kirolak

Belar hockeya

Golik gabeko euskal derbia eskaini dute Realak eta Jolasetak

p045_f01.jpg

J.L. | DONOSTIA

Euskal derbia jokatu zuten emakumezkoen Ohorezko Mailan, eta hasi bezalaxe amaitu zen Jolasetak eta Realak Getxon jokatu zuten partida, ez baitzuen bietako inork golik egin.

Beheko postuetan dabiltza bai bizkaitarrak, bai gipuzkoarrak, eta bientzat zen partida garrantzitsua. Etxekoek, azkeneko postua uztea zuten helburu, eta gipuzkoarrek, berriz, bien arteko tartea zabaldu, eta goranzko bidea hartu nahi zuten, baina bietako inork ez zuen nahi zuena lortu.

Emaitzak erakusten duen moduan, partida ez zen ona izan, eta bi taldeetako atezaineek aparteko lanik egin gabe amaitu zuten partida. Sailkapenean, Jolasetak azken postuan jarraitzen du 3 punturekin, eta Reala, aldiz, atzetik hasita laugarren postuan dago 5 punturekin.

Mutiletan, Atletico San Sebastianek nabarmen egin du gora, eta hori baieztatzeko Tenis taldeari 4 eta 1 irabazi zion. Puntuetan berdinduta zeuden bi aurkariak, baina bien artean aldea badagoela erakutsi nahi zuen, eta hori lortu zuen.

Irabazteaz gain, egindako jokoa ere garrantzitsua izan zen, oso maila ona eman baitzuten. Orain, gainera, beraiek nahi zuen lehen postu horietara hurbiltzen ari dira, eta une honetan sei puntu baldin badituzte ere, bigarren postua bi puntutara dute. Dena dela, donostiarren helburua lehen lauren artean amaitzea da, horrela finalerdiak jokatu ahal izateko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo