GARA > Idatzia > Euskal Herria

Erasotako erizainentzat babes handiagoa eskatu dute

 

GARA |

Gipuzkoako Erizainen Elkargoak Probintzia Auzitegiko fiskal nagusi Jaime Goienaren laguntza eskatu du bezeroek eta senideek erizaintzan diharduten profesionalen kontra gero eta maizago egiten dituzten erasoak geldiarazteko: irainak, mehatxuak eta tratu txar fisiko eta psikikoak. Protokolo berri bat proposatu dio, izapide judizialak «praktikoagoak eta seguruagoak» izatea ahalbidetuko lukeen protokolo bat.

Salaketen bitartekari izan nahi du elkargoak, langilearen nortasuna babesteko eta beharrezko bideratze judizialak egiteko. Izan ere, erasotako erizainek lesio txostena eta salaketa aurkeztu behar dituzte Polizia etxean edo epaitegian. Elkargoko presidente Maria Jesus Zapirainek ohartarazi duenez, horrek arriskuan jartzen ditu profesionalak, akusatuek beren berri izan baitezakete, horregatik, askok nahiago izaten du salaketarik ez paratu. Zapirainek azaldu duenez, protokolo berriarekin elkargoaren helbidea agertuko litzateke salaketan eta, biktima babesteaz gain, epaileen lana arinduko litzateke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo