GARA > Idatzia > Ikusmira

Plan bat onartu behar zuten eta onartu egin dute, baina gizarte bazterkeriari aurre egin gabe

Atzo Gasteizko Legebiltzarreko Lan eta Gizarte Ekintza Batzordeak Gizarte Bazterketaren aurkako bigarren Plana onartu zuen hirukoaren eta PSEren botoekin. Kontinuistatzat jo dute pobreziaren aurka jarduten duten zenbait kolektibok eta indar politikok; izan ere, egoera ikusita, 45.804 etxetan pobrezia latzeko egoeran bizi baitira, gizarte bazterkeriaren kontrako borrokari eusteko neurri sakonak beharko lirateke. Hala ere, datorren urtean oinarrizko errenta, estuasunerako laguntza, etxebizitza-osagarria eta gainerako laguntzetara 299 milioi bideratzeko asmoa dute. Horren halako bi baino gehiago, ordea, barkatuko diete enpresaburuei zergatan.

Gizarte bazterkeria borrokatzea ezin da inola ere itxurakeriara mugatu, are gutxiago Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleetarik bosten bat lortutako ongizatea galtzeko arriskuan bizi dela; itxurakeria, Europako BPG handienetakoa erakusten duten aldi berean, datu kezkagarri horiek errealitate gordin bat erakusten baitute. Plan bat onartu behar zen eta, osoko bilkuran onartzeko zain, aurrera atera dute, gizarte bazterkeriari benetan aurre egiteko beste aukera bat galtzearekin batera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo