GARA > Idatzia > Pilota

BEREZKOEN SUPERPRESTIGIOA

Ezkurra IIa eta Ozafrain, finalerdietara sailkatuta

EZKURRA 40

SORHUET 34

Jon LEUNDA | DONIBANE GARAZI

Paxkal Ezkurrak lortu zuen lehen partidan Superprestigioko finalerdiak jokatzeko txartela. Beste txartela, datorren astelehenean erabakiko da. Han Etxeto eta Sorhuet neurtuko dira.

Atzo, Sorhuet bikain hasi zen 0-13 aitzineratu zela, baina Ezkurrak jokoan sartzea lortu zuen, eta amaieran berea izan zen garaipena.

Beste multzoan ere bai

Bigarren multzoan ere, Ozafrainek atzo segurtatu zuen txartela, 40-19 Kurutxariri irabazita. Bigarren txartela datorren astelehenean erabakiko da Waltariren eta Kurutxariren artean, azken hori osatu baldin bada ordurako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo