GARA > Idatzia > Kirolak

BELAR HOCKEYA

Hiru euskal taldeen artean puntu bakarra batu ahal izan dute

J.L. | DONOSTIA

Asteburu beltza izan da Ohorezko Mailan dabiltzan hiru euskal taldeentzat, hiruren artean puntu bakarra batu ahal izan baitute. Realeko neskek lortutako berdinketa izan da jardunaldiko berririk onena.

Mutiletan, Atletico San Sebastianek 2-1 galdu zuen Terrasa taldearen aurka. Gipuzkoarrek ez zuten partida txarra egin, baina, azkenean, esku hutsik geratu behar izan zuten. Sailkapenean, gipuzkoarrak bosgarren daude, laugarrengoarekin puntutan berdinduta.

Nesketan, Realarena izan da jardunaldirik onena, eta noren aurka berdindu duen ikusita, oso emaitza ona izan da, zuri-urdinek 0-0 amaitu baitzuten Club de Camporen zelaian, lehen sailkatuaren zelaian. Garaipen zaporea uzten duen partida horietakoa izan zen.

Jolasetak, berriz, astindu handia hartu zuen etxean, Terrasaren aurka 1-6 galduta. Emaitzak dena erakusten du, Getxoko taldeak ez baitzuen ezer egiteko aukerarik izan, nahiz eta amaieran gol bat lortu ahal izan zuen markagailua itxuratu ahal izateko.

Reala sailkapenean seigarren postuan dago, eta Jolaseta azken postuan; beraz, mailari eustea nahiko zail dauka.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo