GARA > Idatzia > Kultura

Hamabost talde lehiatuko dira Euskal Herriko Ikus-entzunezko Rallyan

GARA | DONOSTIA

Datorren larunbatean, hilak 29, Euskal Herriko Ikus-Entzunezkoen Rallyaren III. edizioa izango da Elgetako Espaloia kafe antzokian. Guztira hamabost taldek hartuko dute parte, 80 bat gazte orotara, hamar orduko epean hiru minutuko bideo lanik onena egiteko lehiaketan.

Goizeko bederatzietan hasiko da lehia. Bideoetan nahitaez agertu behar diren ezaugarrien berri emango zaie lehiakideei, erabili beharreko gaiarekin batera. Momentu horretatik aurrera, hamar orduko epea izango dute parte hartzaileek gehienez hiru minutuko luzera duen bideoaren gidoia prestatu, irudiak grabatu, edizio lanak egin eta bideoa erabat amaituta aurkezteko.

Hiru sari banatuko dira lanik onen artean: 1.500, 1.200 eta 900 eurokoak, hurrenez hurren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo