GARA > Idatzia > Txirrindularitza

ZIKLO-KROSA Mundiala

Boom gazteak Belgikakoen nagusitasuna zapaldu nahi du

Holandako txapelduna sasoian iritsi da Trevisora; Nysek, berriz, ez du itxaropenik

p056_f01.jpg

Unai IRARAGORRI | BILBO

Belgikako flandestarren nagusitasuna kolokan izango da gaur Trevisoko Mundialean (14.30). Holandako Lars Boomek azken lasterketetan menderatu ditu eta sasoiko heldu da ziklo-krosaren urteroko egun garrantzitsuenean. Sven Nys, berriz, makal aritu da, eta Bart Wellens eta Erwin Vervecken agintea bermatzen saiatuko dira.

Boomek Groenedaalen lekukoa har lezake; izan ere, azken hamar Mundialetan gailendu dira Belgikakoak. Herbeheretar beteranoak baino ez zuen marka hori haustea lortu orain dela zortzi urte. Pontoni italiarrak 1997. urtean irabazi zuenetik hona, De Clercq txapeldunak hiru txapelketak irabazi ditu; Verveckenek beste hiru, Wellensek bi eta Nysek bat. Trevison, txapelketa lortzen saiatuko dira.

Azken lasterketetan, Boom gaztea nabarmen nagusitu da; Nysek, berriz, behera egin du. Hortaz, Rabobank taldeko izarra ezkor azaldu zen joan den igandean, Munduko Kopan 12. sailkatu ondoren. «Nire egoera ez da onena, ez daukat indarrik hanketan. Ez dut neure burua irabazten ikusten», esan zuen. Ahulkeria hori beti izan du; 1999tik munduko onena izan den arren, Mundial bat baino ez du erdietsi, 2005. urtean, eta bi brontze. Osoena bada ere, Mundialetan kale egin du.

Flandestarren aukerak

Verveckenek, berriz, ez du urtero ezta bost garaipen ere irabazten, baina hiru Mundial poltsikoratu ditu, eta orotara, zortzi domina lortu ditu. Fidea taldekoak gora egin du.

Beste aukera Wellens, 2003. eta 2004. urteetako txapelduna, izango du Belgikak. Horrek ere maila igo du, eta Boomek baino ez du gainditu Munduko Kopako azken bi lehietan.

Vantornout, Pauwels, Vantohourenhout, Dieter eta Sven, eta Aernouts flandestarrek Belgikako multzoa betetzen dute.

Boomek 22 urte besterik ez du; izan ere, 23 urtetik beherakoen txapelketa irabazi zuen iaz, eta juniorretan ere nagusitu egin zen. Hain zuzen, herbeheretarrak Munduko Kopako azken bi probak irabazi ditu, Lievinen, eta Hoogerheiden. Sekulako ibilbidea egin du orain arte, eta gaur aukera du beste marka bat jartzeko.

Ibilbidea oso azkarra da, errepidekoentzat aproposa, eta Boomen alde, beraz.

Podiuma zapaltzeko dohainak erakutsi dituzte Mourey frantsesak eta Stybar txekiarrak ere. Page estatubatuarrak eta Franzoi italiarrak podiumera igo ziren iaz, baina aurten gutxi egin dute. Guztira 1o selekzio arituko dira: Belgika, Txekia, Danimarka, Estatu espainola, Estatu frantsesa, Britania Handia, Alemania, Italia, Kanada eta Japon.

Euskaldunei so, Yusentzat eta Ruiz de Larrinagarentzat lehenengo 30etan sailkatzea berri ona izango da.

Emakumezkoei dagokienez, (11.00), Kupfernagel alemaniarrak ditu laugarrenez urrea eskuratzeko aukera guztiak. Ezin hobeto aritu da, eta frantsesak eta herbeheretarrak izango ditu aurkari nagusi.

Albert no falla y gana el oro; Izagirre, notable, 23º

Niels Albert por fin se enfundó el maillot de campeón del mundo sub 23, tras ser subcampeón en 2007 y tercero en 2006. El flamenco dominó y dio a Bélgica su primer oro. El francés Duval se alzaba con la plata y el italiano Cominelli batía al esprint al francés Lopez por el bronce. Izagirre realizó una gran carrera para terminar 23º a 2.45 del inalcanzable Albert. En junior, la carrera fue emocionante hasta el final; el galo Jouffroy logró el oro, con un segundo sobre el eslovaco Sagan, vencedor este año en Igorre y en Ispaster, y con cuatro sobre el checo Petrus. Merino y Gómez se clasificaron 44º y 55º, respectivmente.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo