GARA > Idatzia > Ikusmira

Eskubide politikoen urraketaren alde agertzeaz gain, horretan aitzindari izan nahi dute

Baltasar Garzonek eta Auzitegi Goren espainolak ezker abertzaleko alderdiei buruz hartu dituzten erabakiek, mugimenduak eragin dituzte dagoeneko zenbait instituziotan. Gasteizko Legebiltzarreko Mahaiak, taldeak deuseztatzeko ahalmenari dagokionez araudia aldatzeko proposamena urgentziaz tramitatzeari ekin zion atzo, eta Iruñeko Udalak EAE-ANV udal taldea deuseztatu eta talde horren diru laguntzak kendu ditu.

Lasterketa ero batean, Iruñeko Udalak, indar politikoak legez kanporatzea bere eginkizuna balitz bezala, eskubide politikoen urraketaren alde agertzeaz gain, argi utzi nahi du horretan aitzindari izateko irrika. Gutxieneko jarrera demokratikoari zor zaio, herritarrek hautatutako ordezkari horien taldea herriak berak baino ezin izatea bota; baita kargua eta horrek ematen dizkien eskubide guztiak errespetatzea ere. Beraz, zenbaitek demokrazia ulertzeko duten era, gutxienik, bitxia egiten da. UPNk, bestetik, EAE-ANVren ez proposamenik ez moziorik tramitatzeko ez onartzea erabaki zuen, nafarrek hautatuak diren ehun zinegotzien ahotsa isilarazteko beste saio bat baino ez dena, PSOErekiko lehian inor harritzeko gaitasuna galdua badu ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo