GARA > Idatzia > Euskal Herria

Aralarrek bosgarren kargua hartuz Zaldibiako udal akordioa hautsi da

Aralarrek 435 boz eta EAE-ANVk beste horrenbeste jaso zituzten iazko udal hauteskundeetan. Baina hautagaitza ekintzailea legez kanporatu zuen Justizia espainolak. Legegintzaldira- ko, lau eta lau balira bezala, adostasunean oinarrituriko udal osaketa hitzartu zuten bi indarrek. Orain, baina, berdintasun hori apurtu du Aralarrek bosgarren zinegotzia hartuta.

p022_f01.jpg

Gari MUJIKA |

Joan den maiatzeko udal hauteskundeetan Aralarrek 435 boz jaso zituen Zaldibian, eta EAE-ANVk beste horrenbeste. Alderdi ekintzailearen zerrenda Justizia espainolak kanporatu egin zuen; baina bi alderdien arteko adostasunean oinarrituriko Udala osatzea eta garatzea hitzartu zuten bi indar horiek: bakoitzarentzat, launa hautetsi.

Ordutik ia zortzi hilabete igaro direnean, joan den ostiraleko ohiko batzarrean, Aralarrek bosgarren zinegotzi baten kargua hartu zuen, eta erabaki horrekin adostasuna oinarri zuen udal osaketa hautsi. Izan ere, Zaldibian bederatzi zinegotzik osatu beharko lukete Udala.

«Udal demokratikoa eratzeko borondate politiko eza» egotzi dio Zaldibiako ezker abertzaleak Aralarri, azken hilabete luzeotan mantendutako negoziaketei eta joan den ostiralean bosgarren zinegotziaren kargu hartzeari so eginez.

Nahiz eta iazko ekainaren 18an, bozaldietan gailendu ezean, Alkatetza hartuko ez zuela agindu, gerora kargu horrekin egin zen Aralar alderdia; ezker abertzalearen nahia, hala ere, «udal demokratikoa kudeatzeko ateak irekitzea izan denez», negoziaketan jarraitu dute. Anartean, Aralarrek lau eta EAE-ANVk beste lau zinegotzi izango balitu bezala aritu da Udala. Halere, ezker abertzalearen proposamenak Alderdi Politikoen Legearen ondorioak gainditzera begirakoak izan dira.

Herri borondatearen aurkakoa

EAE-ANVk, epe honetan, maki-na bat proposamen jarri ditu mahai gainean. Besteak beste, LOREG 182.2 artikulua aplika- tuz alderdi ekintzaileko kar-guak legeztatzea. Azken proposamena joan den urriaren bu-kaerakoa izan zen: «Ezker abertzalekoa izango den, baina azken hauteskundeetan EAE-ANV- ren edo ASBren zerrendetan agertu ez zen kide bat bosgarren zinegotzi izendatzea; 2008. urtean beste hiru EAEko ordezkariren izaera ofizialtzeko urratsak emateko konpromisoa; eta legegintzaldi honetako azken bi urteetako Alkatetza EAE-ANVrena izatea, herri borondatearen arabera».

Baina joan den ostiralean, hilak 15, ohiko udalbatzarraren amaieran, ezhoiko batzarra deitu, eta bosgarren zinegotziaren kargua hartu zuen Patxi Zabaleta buru duen alderdiak; eta horrekin, bosgarren zinegotziaren bozarekin, etxebizitza proiektu bat hobetsi zuten Zaldibiako Udalaren izenean.

Ostiraleko ohiko batzarrean, bestelako aurre azalpenik gabe, Aralarrek bosgarren zinegotziaren kargua hartu izanak zaldibiarren haserrea sortu du, herri borondatearen, eta aurretiaz bi alderdiek adostutakoaren aurkakoa dela ulertzen baitute. Ezker abertzaleak, jada, biharko, osteguna, erri batzarra deitu du 19.00etan Zaldibiako kultur etxe zaharrean.

Otaola dice que las 402 firmas por su dimisión han sido efecto de «la coacción»

La alcaldesa de Lizartza, Regina Otaola (PP), compareció ayer en Donostia para salir al paso de la iniciativa popular que ha recabado 402 firmas en exigencia de su dimisión. Para Otaola, «no significan nada, no tienen ningún valor» ya que entiende que son fruto de la «coacción» e «intimidaciones proetarras».

En la rueda de prensa, en la que obvió que han sido muchos más los vecinos de Lizartza que han exigido su dimisión que los que acudieron a las urnas el pasado 27 de mayo, la política de Eibar aseguró que no va a «renunciar» a sus «obligaciones democráticas al frente del Consistorio». Además, consideró que «ni nacionalistas, ni proetarras tienen legitimidad» para exigir su cese, ya que el PNV no se presentó y ANV fue ilegalizada. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo