GARA > Idatzia > Ikusmira

Ipar Euskal Herriko hazkundea, kezkatzeko moduko eredu baten mende

Merkataritza eta Industria Ganberako (MIG) arduradunen arabera, Lapurdi, Nafarroa Behereko eta Zuberoako hazkundearen balantzea ona da. Izan ere, MIGen laguntzaz 15 enpresa sortu ziren, gehienak industrian eta zerbitzuetan; haiekin batera, 165 lanpostu, eta langabezia tasa Estatukoa eta Akitaniakoa baino txikiagoa izan zen Ipar Euskal Herrian. Itxi ere egin ziren zenbait enpresa; hala ere, ireki zirenen eta itxi zirenen arteko saldoa positiboa izan zen. Balantze positibo hori, ordea, enpresarien kezkak ilunduta ageri da, aurtengo hazkundea moteltzen hasi dela sumatuta. Izan ere, Ipar Euskal Herriaren garapena ezin da testuinguru zabalago batetik atera, eta testuinguru zabal horrek krisialdia iragarri du. Baina kezka hori ulergarria izanik sektore guztietan, zerbitzuetan ulergarriagoa da, krisialdietan ahulago bihurtzeko arrisku handiagoa baitu sektore horrek, eta Ipar Euskal Herrian betetzen duen tartea kontuan izanik, lurralde horretako garapen ereduaren inguruko zalantzak ezin saihestuzkoak dira. Egoeraren eta unearen araberako kezka normala da, baina kezkatzeko motiboa da, halaber, hazkundea hain baldintzatuta dagoen sektore baten mende egotea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo