GARA > Idatzia > Kultura

Donostiako Jazzaldiarentzat Musika Akademiaren Hedapenaren saria

GARA | MADRIL

Espainiar Musika, Zientzia eta Arteetako Akademiaren Zuzendaritza Batzordeak Donostiako Jazzaldiari Hedapenaren saria ematea erabaki du. Jazzaldiak 43. edizioari ekingo dio aurten, 1.400 musikari parte hartu izan dute bertan eta, horregatik, azken urteotako jazz sorkuntzaren adierazletzat jo dute.

Valladoliden izango da sari banaketa, apirilaren 3an. Aurreko urteetako sarituak Angel Alvarez irrati kazetaria (2002); Maryni Callejo eta Rafael Trabuchelli musika ekoizleak (2003); Mediatic Festival-a (2004); Madrileko Cafe Central eta Bartzelonako Harlem Jazz Club-a (2005); eta, azkenik, Heineken (2007) izan dira.

1997an ospatu ziren estreinekoz Musika Sariak. Egun espainiar Estatuan musikaren arloko sorkuntzari ematen zaion saririk garrantzitsuena da. Bozkan 5.000 botu-emailek hartzen du parte: autoreak, promotoreak eta ekoizle musikalak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo