GARA > Idatzia > Euskal Herria

PARIS

Astebete atzeratu da Filipe Bidarti ezarri nahi zaizkion baldintzen bista

Filipe Bidart preso ohia duela urtebetetik baldintzapeko askatasunean bizi da Beziers hirian; orain ordea, Pariseko epaileak baldintza gehiago ezarri nahi dizkio bere egoerari: publikoki adierazpenak egitea, zenbait tokitan egotea eta zenbait pertsonekin mintzatzea debekatzeko hain zuzen ere. Atzo ziren Parisen aztertzekoak ezarri nahi dizkioten hiru baldintzak baina GARAk jakin duenez, astebete atzeratu da bista. Askatzeko baldintzak ezartzerakoan, epaimahaia hiru epailez osatua zegoen; eta orain ordea, epaile bakar baten esku geratuko litzateke erabakia. Abokatuek aldiz, epaimahaia berriz hiru epailez osatua egotea galdegin dute eta abokatuen eskaera onartu ondoren astebete atzeratuko da auzia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo