GARA > Idatzia > Bruesa

LEB

Lidergoa sendotu nahi du Bruesak Huelvaren aurka

GARA | DONOSTIA

CAIren aurka Zaragozan eskuratutako lidergoari eutsi nahi dio gaur arratsaldean Bruesak Ilunben (20.30 Teledonosti) Ciudad de Huelvaren aurka. Gainera, aragoiarrek laugarrena den Breoganen etxean jokatu behar dutela jakinda, -Alicantek Hospitaleten- lehen postu hori sendotzeko aukera polita dute Lasorenek.

Esteban Martinez eta Matias Nocedal taldetik bota ostean, donostiarrek Carlos Andraderen hutsunea izango dute gaurko partidarako, Bernard Hopkins atzo heldu baitzen donostiara Estatu Batuetatik, amaren hileta elizkizunetan egon ostean.

Taularen erdian dago Ciudad de Huelva -10 garaipen eta 10 porrotekin- eta bajaz josita helduko dira andaluziarrak Donostiara -lehen taldeko zortzi jokalari baino ez dituzte jokatzeko moduan-. Chris Hernandez eta Oriol Junyent izango dira andaluziarren aldetik zaindu beharreko jokalariak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo