GARA > Idatzia > Txirrindularitza

AMATEUR Aurkezpena

Gazteek ardura hartuko dute Bidelan-Kirolgi taldean

Iñaki Murua zuzendari teknikoak batzuen «aurrerapausoa» espero du aurten

p044_f01_148x096.jpg

Unai IRARAGORRI | DONOSTIA

Bidelan-Kirolgi taldea gaztetu egin da aurten, eta aurpegi gazteak izan ziren protagonistak atzo, Donostian egindako aurkezpenean. Elastiko berdea jantziko dute 19 txirrindularik. Hainbat elite jada ez dagoenez, besteek hartuko dute lekukoa, maila gorenean lehiatzeko.

Aurtengo multzoan, Aramendia, Odriozola, Uriarte, Aldazabal, Bertiz edo Juez ez daude, eta Olanok eta Ruiz de Erentxunek jauzia eman dute Orbea taldera. Ildo horri eutsi nahi dio Gipuzkoako taldeak. Euskadiko Fundazioarekin hitzarmena dute.

Zabaleta, Larralde, Larrea, Mariñelarena, Mundiaño, Sanchez, Blazquez eta Aranzabal dira izen nagusiak, eta beren gain izango dute garaipenak pilatzeko eta aurrean lehiatzeko ardura. Beste alde batetik, Bidelanek pista zaintzen du, eta Maeztu dute taldean, baita Agirrezabala, Blazquez eta Leanizbarrutia ere.

Hutsunerik ere izan arren, Iñaki Murua zuzendari teknikoak konfiantza du, 23 urtetik beherakoek maila ona erakusteko dohainik badutelakoan. Aranzabalek, Larraldek, Blazquezek edo Iriartek «aurrerapausoa» emango dutela uste du, eta protagonistak izango direla denboraldian. Eliteen artean, Zabaleta eta Mariñelarena aipatu ditu. «Beste talde batzuek puntu gehiago izango dute», aitortu du.

Bi helburu nagusi ditu taldeak. Aurretik, «gazte multzo batek kirola egitea», kasu honetan txirrindularitza. Bestetik, gazte horiek aukera izan dezatela «beste jauzi bat emateko», hau da, profesionalen tropelera. Azken urteotan xede hori lortu izateagatik «harro» dago. «Urtero, norbaitek eman du urratsa», esan du. Garaipenak ere ez ditu ahazten, babesleei begira.

Euskal Herriko egutegia

Bidelanek Euskal Herriko egutegia egingo du. Azken orduko aldaketa egin behar izan dute plangintzan, Nafarroako lasterketak Euskadiko Federazioaren lehiaketetan sartuko direla-eta. Espainiako Kopan ere arituko dira, eta bederatzi itzuli dituzte: Valladolid, Ascension, Bidasoa, Nafarroa, Segovia, Bira, Leon, Salamanca eta Goierri. Hain zuzen, Espainiako Kopako Balentziagan eta Legazpin maila polita eman nahi du Muruak, edo azaltzea, gutxienez. Hortaz, «pozik» zen taldeak Asteasun emandako itxurarekin. «Ondo ikusi nuen taldea eta konfiantza hartu dute txirrindulariek», baieztatu du. «Nola ez», Bidasoako Itzulia jomuga nagusia izango da. Muruaren ustez, «talde sendoa» osatuko dute Aranzabal, Larralde, Iriarte eta Blazquez txirrindulariek.

Una cantera inagotable desde el Iberdrola

Tras once años de éxitos, Iberdrola puso fin a su patrocinio en 2001 y Loinaz dejó pasó a Oreki. Fueron unos años de transición difíciles; Bideki en 2002 y Serbitzu en 2003 y 2004 hicieron de puente hasta que Bidelan y Kirolgi cogieron el testigo en 2005 y consolidaron la estructura. Son, por tanto, 18 años de historia y trabajo, con el premio de que más de 30 corredores fueron después profesionales. Entre otros, Contador, Joaquín Rodríguez, Iván Gutiérrez o Garate. En los últimos años, la tendencia se ha mantenido. En 2006, dieron el salto Agirre y Velasco, el año pasado Aperribay y en 2008 Olano y Ruiz de Erentxun.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo