GARA > Idatzia > Hemeroteka

NOTICIAS DE GIPUZKOA | Estitxu Fernandez 2008/3/11

Konpondu hau

Hauteskundeak. ETA. Abstentzioa. Zapatero-Rajoy. Bipartidismoa. Izquierda Unida. ERC. Alderdi abertzaleak. Hausnarketa. Paktoak. Frantziako eta Ipar Euskal Herriko bozak, oharkabean pasa zaizkigunak hegoaldekooi. Hori dena, bai, baina aitzinetik gogoeta ttiki bat baino ez martxoaren zortziaz. Iruñean irudi negargarria utzi zuen emakumearen egunak, polizia emakumeei oldartuta. Zortzi emakume hil dira Estatu Espainolean urtea hasi zenetik. Ez al dira igualak heriotza guztiak? Ez, noski.

Bertze lau urtez Zapatero. Zergatik hartu dut lasai arnasa enteratu naizelarik? Azalpen objetiborik ez dut. Esperantzarentzat zirrikitu ttikiena ere ez zegoen hauteskundeen aitzinetik, eta orain, behin pasata, zer aldatu ba bada? Ez dut ezinezkoetan sinesten, baina sinetsi nahi dut. Horregatik asperena. Xaloa naiz, edo inozoa. Nahi dut ordea, berriz ere ausardiaz eta zentzuz saiatuko dela sinetsi nahi dut. Alta, badakit legez kanporatzeak eta kartzelaratzeak Moncloako eguneroko menuan sartzen direla, torturak postrerako. Ez al zaizkio kontrako zintzurretik joanen presidente jaunari! Badakit negoziaziorik ez dela izanen ETArekin, armak uzten ez dituen bitartean. Eta ETAk, aste honetan erakutsi du bere aurpegirik gogorrena. Ezin dut bertze aldera begiratu. Eta bereizketak egitea justua ez den arren, komunikabideek hildakoa nor zen erran zigutelarik kaosa kaosago egin zait. Ez dago gehiago jasaterik sufrimendu hau, alde guztietako sufrimendua. Horrela ezin da iraun. Zaurituta gaude, nekatuta, aspertuta. Horregatik sinetsi nahi dut oraindik posible dela, ez dela berandu. Borondaterik ez diot ikusten Espainiako Gobernuari, egurra emateko borondatea ez bada. Baina ez dago bertze biderik (...).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo