GARA > Idatzia > Euskal Herria

Irurako Ikastolak bigarren eskuko azoka antolatu du

GARA |

Kilometroak 08 sustatzeko ekimenekin jarraituz, bihar goizean Irurako Ikastolak bigarren eskuko azoka irekiko du Tolosan.

Hala, bihar burutuko den egitasmo honen helburu nagusia hondakin gutxiago sortzea eta herritarrek prebentzioaren aldeko kontzientzia har dezaten bultzatzea izango da. Bigarren eskuko azoka Tolosako Triangulo plazan izango da bihar, 9.00etatik 13.30etara.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, ekimen hau antolatu ahal izateko Artelatz ingurumen zerbitzuko enpresaren laguntza jaso dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo