GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Sokatira

Talde ugari lehiatuko dira Nafarroako Lauko Txapelketan

J.L. | DONOSTIA

Nafarroako Sokatira Txapelketan, Laukoa abiatuko da bihar Lesakan, 18.00etatik aurrera. Talde ugari izango dira bertan, bai emakumezkoen lehian, bai gizonezkoenean, nahiz eta klub asko ez diren.

310 kilotan, gizonezkoak arituko dira; taldeak ondorengoak dira: Txantrea, Berriozar A, Berriozar B, Amaiur A, Amaiur B, Amaiur C. Emakumezkoak, berriz, 260 kilotan lehiatuko dira, eta txapelketan parte hartzeko ondoko hauek eman dute izena; Sakana, Beti Gazte, Berriozar A, Berriozar B, Txantrea eta Amaiur. Bai emakumezkoak, bai gizonezkoak Lesakan arituko dira lanean bihar arratsaldean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo