GARA > Idatzia > Kultura

XVII. mendeko Donostiako irudi ezezagun bat, Untzi Museoan

Erosi berri duen XVII. mendeko marrazki bat ikusgai ipini du Untzi Museoak. Donostiako paisaia bat da, orain arte zeharo ezezaguna. Bonaventura Peeters artista flandestarrak egin zuen, 1652an. Untzi Museoko arduradunek nabarmendu dutenez, XVII. mendeko Donostiako irudi gutxi dago, eta are gutxiago Peetersena bezain bikainak.

p056_f01_24844.jpg

GARA | DONOSTIA

Gutxi gorabehera folio tamainako marrazkian Kontxako badiaren paisaia bat islatzen da, gaur egun Perla dagoen lekutik-edo ikusitakoa. Bertan, oso galeoi handiak agertzen dira eta, horien atzean, portua -sarrerako babes dorrearekin-, hiria -non Santa Maria parrokia ondoko kanpandorrea nabarmentzen den- eta Urgull -lehen begi-kolpean behintzat, benetan zen baino askoz gaztelu handiagoarekin burutua-.

Bonaventura Peetersek lumaz eta sepia tintaz egin zuen, 1652ko otsailaren 29an, marrazkiaren atzealdean bertan irakur daitekeenaren arabera. Atzealde horretan, beste esku batek neerlanderaz idatzita, gehiago ere irakur daiteke: «Hauxe da Bonaventura Peetersek egindako azken marrazkia... itsasoan hil da».

Margolari eta poeta

«Peeters (1614-1652) margolari, grabatzaile eta poeta flandriarra izan zen -argitu du Jose Maria Unsaianek, Untzi Museoko zuzendarietako batek-. Ontziz eta marinelez osatutako itsas-pintura ekaiztsuengatik egin zen ezaguna. Gaur egun, bere lanak Europako museo askotan ikus daitezke, hala nola, Londresko National Galleryn, Greenwicheko National Maritime Museumen edota Vienako Kunsthistorische Museumen». Orain dela gutxi arte, bilduma pribatu batean gorde da marrazkia, eta jabeentzat izan ezik, zeharo ezezaguna zen. «Topatzea benetan ustekabe polita izan da», esan du Soko Romano museoko beste zuzendariak.

«Donostiaz, XIX. mende aurretiko irudi gutxi dago -nabarmendu du Unsainek-. XVII. mendekoak oso bakanak dira eta horietatik gutxi dira Peetersena bezain bikainak. Beraz, marrazki honek balio historiko eta ikonografiko handia du hiriarentzat. Kalitate grafiko handiko pieza da garai hartako Donostia ezagutzeko. Kontuan izan behar da 1652. urte hartan korso-jarduerak aurreko hamarkadetan izan zuen indarra apalduta zegoela. Merkataritzak, berriz, indartsu zirauen, bai Amerikarekin, bai Europa atlantiarreko herrialdeekin. Untzi Museoak «Donostia, itsas hiria» erakusketari gehitu dio Peetersen marrazkia, interesatuek bertatik bertara ikusteko aukera izan dezaten. «Donostia, itsas hiria» erakusketari esker, erromanidade garaitik hasi eta gaur arte, ibilbide bat egin daiteke hiriaren historian barrena. Horretarako, balio historiko zein artistiko handiko hainbat pieza ez ezik, ikus-entzunezkoak ere paratu dituzte Untzi Museoko arduradunek.

Nahiz eta «Donostia, itsas hiria»ren amaiera maiatzaren 28rako iragarrita zegoen, izan duen harrera ona ikusita, azkenean azaroaren 2a arte egongo da irekita. Urte bukaeran, berriz, Untzi Museoak berak sortutako iraupen luzeko erakusketa berri batekin ordezkatuko dute.

Erakusketa berriak, «Euskaldunak eta Ozeano Pazifikoa» izenekoak, XVI. mendeaz geroztik euskaldunek Itsas Barean izan duten presentziaren berri emango du.

La Sala de Armas de la Ciudadela de Iruñea registró ayer un lleno total en el concierto titulado «La leyenda de Sarasate», interpretado por Anna Przylecka al violín, Adela Martín al piano y Belén Otxotorena en la narración. El recital se enmarca en los actos organizados con motivo del centenario de la muerte del célebre compositor Pablo Sarasate.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo