GARA > Idatzia > Hemeroteka

BERRIA Amagoia Iban 2008/5/28

Errazagoa

Apirilaren 10ean, Condoleezza Rice lotsatuta agertu zen, AEBetako segurtasun indarren zerrenda beltzean agertzen zirelako Nelson Mandela eta bere alderdia. Apartheid osteko lehendabiziko presidente izateak ere ez dio balio izan Mandelari terrorista izateari uzteko, zelatari yankien begietara (...).

Auskalo zer dioten Dignidad y Justicia elkartekoek Riceri buruz, ez dut uste susmagarritzat daukatenik, baina ez dute, hark bezala, aldaketarik agindu. Francoren aginduz fusilatutakoak ere beren terrorista zerrendetan agertzen dira: euren esanetan, Txikik eta Otaegik Zornotzan daukaten kaleari izena ez aldatzea terrorismoari gorazarre egitea da. Caudillo-ak arrazoi etikoa zeukala, alegia, gaur egungo terminologia labelduna erabiltzearren. Joxe Arregi hil arte torturatu zutenek ere arrazoi etikoa zeukaten -Zizurkilgo batzuek ahanztura etikoa daukaten- modu berean bai, behintzat. Eta Arrigorriagako alkatea inputatu dute orain, Batallon Vasco-Español talde armatuak akabatu zuen Argalaren itzala moldatu eta Arnaldo Otegi etikaren kartzelara bidali zuen epaitegian, herriko kale bati terroristaren izena ez kentzeagatik.

Errazagoa da kale bati izena aldatzea inori terrorista titulua kentzea baino.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo