GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Sega

Zizurkilen abiatuko da Gipuzkoako Txapelketa

J.L. | DONOSTIA

Zizurkilen abiatuko da Gipuzkoako Txapelketa bihar arratsaldean, 18.00etatik aurrera. Emakumezkoen nazioarteko erako finala izango da jokoan, eta mutilen ligaxkako lehenengo saioa.

Nesketan, saio bakarra jokatuko dute, eta horixe izango da biharkoa. Hor erabakiko da aurtengo Gipuzkoako txapelduna. Nazioarteko eran jokatuko da, eta neska bakoitzak abiadura eta txukuntasuna uztartu beharko ditu. Bakoitzak, 35 metro karratu moztu beharko ditu. Garin, Gabirondo, Gorostidi eta Olano izango dira lehian arituko direnak.

Mutiletan, berriz, bihar abiatuko da txapelketa Zizurkilen bertan. Hasteko, ligaxka bat jokatuko dute. Biharkoa, nazioarteko eran, eta beste biak, betiko eran, eta punturik gehien duten lau segalarik finala jokatuko dute Larraitzen, hilaren 29an. Honako hauek eman dute parte hartzeko izena: Aranalde, Ormaetxea, Arteaga, Etxeberria eta Dorronsoro. Egungo txapelduna, Joxe Gabirondo, aurten ez da lehiaketa honetan arituko. Goikoetxeak ere ez du parte hartuko. Aranalde, aldiz, berriro itzuliko da.

Sokatiran, berriz, 640 kiloko Txapelketa abiatuko da bihar Kortezubin, 12.00etatik aurrera. Bertan, 640 kilotako taldeak izango dira. Goiherri A, Goiherri B, Gaztedi, Mutriku, Areso eta Getxo lehiatuko dira. Hiru jardunalditako ligaxka jokatuko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo