GARA > Idatzia > Kultura

AURKIKUNTZA

Bilboko merkatutxoan XVIII. mendeko euskal kantu bat topatu du Oskorrik

Oskorrik Bilboko merkatutxoan erosi berri du 1750. urte inguruko euskal kantu argitaragabe bat. Hamar kopla ditu, partitura eta guzti, eta dokumentua, nahiko higatua, Espainiako Biblioteka Nazionaleko paper ezezagun baten argazkia da. «Dringilin dron» kantu ezagunaren sorburua eta orijinala izan liteke. Pedro Inazio Barrutiaren eta Xabier Munibe Peñafloridako kontearen garaikoa izateko traza du eta, antza denez, aipatutako petsona horiekin zerikusia du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo