GARA > Idatzia > Kirolak > Osasuna

Sno Iruñetik gertu dagoela diote Ingalaterra eta Eskoziako hedabideek


GARA | IRUÑEA

Evander Sno Osasunako jokalaria bihur daitekeela diote Ingalaterrako eta Eskoziako hedabideek. Izan ere, asteartean «The Sun» tabloideak kaleratutako informazioa -GARAk atzo eman zuen horren berri-, atzo «Daily Star» eta «The Express» egunkariek berretsi zuten. Albiste horien arabera, nafarrek 1'5 miloi libera ordainduz gero, 21 urteko erdilari holandarrak Celtic Glasgow taldea utziko du eta gorritxoekin arituko da. Antza, iturri berdinen arabera, bi taldeen arteko akordioa gertu dago.

Denboraldi-aurrea

Oraindik iristeko dauden fitxaketak kontuan hartu gabe, Osasuna 29 jokalarirekin hasiko da denboraldia prestatzen. Horien artean daude iaz bigarren taldearekin aritutako Andres Fernandez, Oier Sanjurjo, Jokin Esparza, Jorge Galan eta Imanol Eslava. Gazte horiekin batera, Ricardo, Roberto, Corrales, Monreal, Krutxaga, Josetxo, Flaño anaiak, Delporte, Astiz, Juanfran, Puñal, Sunny, Font, Erize, Portillo, Sola, Pandiani eta Nico Medina izango dira uztailaren 15ean Taxoaren.

Bien bitartean, Azpilikueta, Plasil, Nekounam, Shojaei eta Dady beranduago batuko dira taldera beren selekzioekin jokatzen aritu ostean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo