GARA > Idatzia > Kirolak > Arrauna

Aurkezpena

Dena prest Galiziako lehen bi estropadetarako

Atzo burutu zen Boiron ospatuko diren bi ikurrinen aurkezpena eta bertako txandak osatzeko zozketa

p040_f01.jpg

Imanol SESMA | DONOSTIA

Atzo aurkeztu ziren datorren asteburuan Boiron (Galizia) ospatuko diren San Miguel Ligako bigarren eta hirugarren frogak. Herriko jatetxe batean eginiko ekitaldian, Rianxeira eta Boiroko ikurrinetan lehiatuko diren taldeak osatzeko zozketa burutu zen gainera.

Rianxeirako ikurrinari dagokionez, lehenengo txandan Zarautz, Arkote, Tiran eta Castro arituko dira. Bigarren txandan Pedreña, Laredo, San Pedro eta Zumaia. Eta hirugarrenean, Urdaibai, Cabo Cruz, Hondarribia eta Orio.

Boiroko ikurrinean, aldiz, lehenengo txanda Zarautz, Tiran, Cabo Cruz eta Arkotek osatuko dute. Bigarren txanda, Orio, Laredo, Pedreña eta Zumaiak. Eta hirugarrena, Castro, San Pedro, Urdaibai eta Hondarribiak.

Deigarria egiten da bi estropadetako lehen txandek elkarren artean duten antza; izan ere, bietan dira Zarautz, Tiran eta Arkote. Aldi berean, Boiroko ikurrinean hirugarren txanda ikusgarria izatea espero da. Bertan, TKE ligako lehen frogako lau talde onenak arituko dira lehian: Urdaibai, San Pedro, Hondarribia eta Castro.

Garaipena estu

Aurreko asteburuan aurtengo San Migel ligako lehen estropada irabazi ostean, Urdaibai bi ikurrinetan garaipena lortzeko asmoarekin joango da Galizia aldera. Zaragozako estropadako denborak ikusirik, ez da helburu erreza izango talde bizkaitarrarentzat. Izan ere, ontzi txapeldunaren eta bere txanda osatuko dutenen arteko aldeak oso murritzak izan ziren: 12 segundotik behera.

Bestalde, aurtengo lehen frogan ikusitakoaren arabera, Urdaibai, San Pedro, Hondarribia eta Castrok oso gertu izango dituzte aurreko urtean ere txukun aritu ziren bi talde: Orio eta Zarautz. Horiek garaileagandik 13 segundora iritsi ziren.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo