GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Baionako Herriko Etxeak esan du besten gainean oraingoz ez duela baloraziorik eginen

p013_f03.jpg

Xabi HERNANDEZ |

Besten egitarauaren aurkezpen ofizialean gertatu bezala, egitarauaz kanpoko bestelako gaiei buruz mintzatzeko prestutasunik ez du agertu Herriko Etxeak oraingoan ere. Izan ere, bukaeran izan ohi den balorazioa jendaurrean azaltzeari uko egin dio bertako udalak, adierazi duenez, irailera arte bederen.

Orain arte komunikabideei helarazi zaien informazio bakarra udaleko zein suprefeturako ordezkariek batera egunez egun eginiko txostena izan da. Suprefeturako iturriek irizpen orokorra astelehen goizean igorritakoa izanen dela aitortu dute, igandeko zehaztasunekin batera jasotzen dena, alegia.

Dena den, aurtengo bestek hastapenetik polemika izan dute Baionan, batez ere urte batzuetatik hona gainean izan duen segurtasun ezaren mamua oraindik orain hor duelako. «Besta ederragoa izan dadin» lelopean eta, beharbada, aitzakiapean, ez da deus esaten. «Neurri bereziak» iragarri zituen Grenetek arazoari aurre egin na- hian eta, egia esan, aurreikuspenak bete dira, segurtasun indarren presentzia -publikoa nahiz pribatua- «ge- hiegizkoa» izan dela uste baitute herritar zenbaitek.

Asteleheneko kaltetuak

Bestalde, Xilko herri ostatu eta Patxoki elkartearen izenean, hainbat herritarrek eta alderdi eta elkarteetako ordezkariek prentsaurrekoa eskaini zuten atzo, astelehen goizaldean CRSak haien aurka «egin zuten erasoa», bai eta suprefeturak «zabaldutako bertsio poliziala» salatzeko asmoz.

Kaltetu eta zauritu batzuen testigantzak jasotzeaz gain, lekukoen bertsioa berretsi zuten, gertaerei dagokionez. Modu horretan, bertsio ofiziala ukatu nahi izan zuten eta, halaber, gertatutakoari «neurrigabea eta gaitzesgarria» irizten diote.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo