GARA > Idatzia > Kultura > Musika

Iraultza haziak landatzen

p043_f01_97x100.jpg

AEBetatik iristen zaigun kultur bakarraren erasoa etengabea da. Munduko herrialde «aurreratuena» omen denak nola jantzi, zer jan, nola kontsumitu eta zer pentsatu eta sentitu behar dugun «erakutsi» nahi digu etengabe. Komunikabideetan ikusezinak badira ere, «inperioaren» barruan, pentsamendu bakarraren kontra borrokatzen direnak egon badaude. Michael Franti da horietako bat. Harrigarria da horrelako maila duen musikaria guztiz ezezaguna izatea gure artean. Harrigarria?

Erkidegoko komunikabide publikoaren lelo batek honela esaten du: «Kontatzen dizugun guztia ikusten duzu». Kontatzen diguten guztia ikusten omen dugu, baina ikusten dugun guztia ez dute kontatzen.

Michael Frantik The Beatnigs eta The Disposable Heroes of Hiphoprisy taldeetan eman zituen lehen pauso musikalak. Technoaz eragindako rap eta rock industrial gogorraren garaiak ziren. Spearhead taldearekin, ordea, soularen, jazzaren, reggaearen eta funkaren eragina jaso zuen.

Michael Franti & Spearhead bezala kaleratu dituen diskoetan aniztasuna da nagusi; estiloen mugak apurtu ditu eta argi erakutsi du era guztietako doinuetara irekita dagoela. Azken disko honetan ere estilo anitzeko doinuak elkartzen dira, nahiz eta azken diskoetako joerari jarraituz, jamaikar kutsuko erritmoek nagusitasuna lortu duten (besteak beste, Cherine Anderson eta Zap Mamaren ahotsen laguntza izan du).

Musika ederra AEBetan iraultza haziak landatzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo