GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

BULEGOAK

Xalak 2015. urtera arte luzatu du kontratua Aspe enpresarekin

p035_f02_555x555.jpg

A.A. | DONOSTIA

Xalak 2015. urtera arte luzatu du bere kontratua Aspe enpresarekin. Aurrez beste pilotari batzuekin gertatu bezala, Eibarko enpresak etorkizuna ziurtatu nahi izan du Yves Salaberrirekin eta beste sei urterako kontratua sinatzea erabaki du. Modu horretan, aurrelari lekuindarrak 35 urte izango lituzke kontratu hori bukatzerako.

Argi dago Aspe eta Asegarce ez daudela maila ona eman dezaketen aurrelariak ihes egiten uzteko moduan. Aspek Titin, Irujo, Gonzalez eta Xala behar ditu urteko txapelketa eta torneoei aurre egiteko. Hortik kanpora hotz handia egingo du gazteren batek jauzi nabarmenen bat ematen ez badu behintzat.

Xalak binakako San Fermin Torneoa irabazi du aurtengo udan eta finalean sartu da Gasteizen nahiz Zarautzen maila oso ona emanez. Txapelketetan ez zuen horren emaitza onik lortu, baina iaz Binakako txapeldun irten zen Eulaterekin batera. Gaur estreinatuko du bere kontratu berria Leivako frontoian (Errioxa).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo