GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Alardea berriro publikoa eta herriarena izatea dela giltza adierazi du Jaizkibel konpainiak

Alardearen atarian, jai parekideen alde lanean ari den Jaizkibel konpainiako ordezkari batzuekin mintzatu da GARA urteotako bilakaera aztertzeko. Udalak besta berriz antolatzeko eta publiko egiteko ahalmena duela nabarmendu dute.

p018_f01_70285.jpg

Maider IANTZI

Orain dela hiru urte plastiko beltza jarri zieten, eta oso gogorra egin zitzaien Jaizkibeleko kideei Kale Nagusiko igoera. Tentsio handia sortu zen. Latza izan zen goizean hori gertatu eta arratsaldean berriz jasan beharko zutela jakitea. Bi urtetan horrela izan zen, eta iaz ez zuten plastiko beltzik jarri. Horren ordez, beste gauza bat egin zuten emakumeek soldadu bezala desfilatzerik nahi ez dutenek, batzuentzat barregarria izan zen, besteentzat iraingarria, bakoitzak bere erara kontatzen du: zabor poltsa horiekin eta Disneyko maskarekin hartu zuten konpainia parekidea. Aurten, jaia lasaiago joango dela espero dute.

Ezin da aldez aurretik jakin zenbat partaide izango diren. Besta astelehenean egokitu da; herrian lan egiten dutenek jai hartuko dute, baina kanpoan ari direnek arazoak izan ditzakete etortzeko. Ez da talde itxi bat, goizeko zazpi eta erdietan norbaiti ateratzea bururatzen bazaio, jantziko da eta kito. Ez Jaizkibelen soilik, beste konpainietan ere hala da. Nahi duena sartzen da. Iaz hirurehun bat lagun izan ziren gizon-emakumeen tropan. Bertako bozeramaileek azaldu dutenez, alde batetik egoera lasaitzen ari delako, eta bestetik, larunbata zelako. Gazteak atera ziren, institutuko neska-mutil batzuk. Ordura arte unibertsitatean hasi eta gero sartzen ziren konpainian, herriko presiorik sumatzen ez zutenean.

Jaizkibeleko partaideek gogora ekarri dutenez, urteak izan dira jende askok ez zituela agurtzen, beste aldera begiratzen zuela. «Orain agurtzen gaituzte; ematen du behintzat onartzen dutela hor egotea, baina ez dago normaltasunik. Badago herrian konpainia bat herritarrez osatua, irundar batzuez ere bai, konpainia guztietan gertatzen den bezala, eta ez diote parte hartzen uzten, jaia pribatua dela esaten dutelako. Kontraesan ikaragarria da. Betiko alardearen alde daudela esaten duten arren, alardea beti izan da publikoa. Pribatu bihurtu dute emakumeak atera ez daitezen. Aukera bakarra izan da guk ez parte hartzeko; herrikoa balitz, barrenean egongo ginateke», argitu dute.

«Aldaketa pila bat egin dituzte»

Alardea publikoa denez, 2000. urtean, emakumeek ere atera behar zutela erabaki zuen epaileak, eta agindu hori eman zuen. «Ertzaintza etorri zen, baina sartzen lagundu beharrean burbuila bat egin zuen eta mugitzen ere ez zigun utzi. Orduan erabaki zuten pribatu egitea. Ez dakigu zeintzuk, ez diote herriari azalpenik eman», adierazi dute. Beren iritziz, pribatu izateak zer esan nahi duen sakondu gabe egiten du jaia herritar askok, orain hamar edo hogei urte bezala delako beraientzat, baina antolatzaileek zein sartzen den eta zein ez erabakitzen dute, eta herriko jaietan edozein herritarrek parte hartzea izango litzateke logikoena. Azaldu dutenez, konpainia guztiek osatu behar izan dute beren elkartea, estatutuekin, arauekin, erregistroetan izena emanez... Oso lasai daudela esan omen zien alkateak, iaz atera zelako epaia esanez ez dituztela emakumeak soldadu gisa onartu behar, alardea pribatua delako eta nahi dutena egin dezaketelako.

Emakumeak kantinera bakarrik izan daitezen, hori ez aldatzeko, beste aldaketa pila bat egin dituztela ohartarazi dute Jaizkibelekoek. «Publiko izan behar duen herriko jaia pribatizatzeaz gain, erritual ugari sartu dute. Txikitatik erakutsi digute egun horretan alkateak guk jenerala deitzen diogun burgumaisuari agintea ematen diola. Denok genekien horrela zela, baina ez zen erritorik egiten. Orain, bi emakumek ematen diote jeneralari aginte makila, herriaren ordezkari gisa, baina gezurra da, gu ere herritarrak gara eta ez digute parte hartzen uzten».

Emakumeek gizonek bezala bestan parte hartzeko lanean dihardutenek ez dute agintariengandik ezer berririk espero, beren ustez, zer edo zer aldatzekotan urte osoan egin behar baita lan, bihartik hasi behar baita lanean hurrengo urtean urratsak eman nahi badituzte. Harremanetan jartzea oso zaila dela kontatu dute. Eta lortu dutenean, bakoitzak pentsatzen duena esan du eta bere pentsamenduarekin gelditu da. «Gauzak aurrera eramateko bitartekari bat behar dugula aipatzen dugunean, ez dute onartzen, eta hor bukatzen da kontua. Zergatik? Hizketan hasiko ginelako, eta hizketan hasita arazoa konpon daitekeelako. Horrela bidea mozten dute eta ezin dugu aurrera egin». Alarde Fundazioa izeneko talde pribatuak antolatzen du alardea, eta Jaizkibelek urtero idazten dio beraiekin egon nahi dutela esateko. Ez dute, ordea, erantzunik jasotzen.

«Erabiltzen duten beste estrategia bat ez ikustea da. Horregatik jarri zituzten plastiko beltzak. Ikusten bagaituzte esango dute: `Beste konpainiak bezalakoa da-eta!'. Gauza bat ezagutzen duzunean ulertzen duzula edo hurbiltzen zarela esaten da. Hurbiltzeko beldurra dute, beren pentsaera aldatuko delako edo auskalo zergatik. Ez ikusten eta besteei ikusten ez uzten saiatzen dira. Gernikako Arbolako belarditik pasatzen garenean alarde osoa lerrokatuta egoten da, lehen espaloi ondoan egoten ziren, orain harresiaren kontra, gugandik urruntzen dira, zaldunak ere bizkarra emanda egoten dira», kontatu dute.

Hamabi aldiz atera da Jaizkibel konpainia, eta denborarekin aldaketak izan dira. «Hori ezin da saihestu. Herria gure kontra dagoela esaten duten arren, askok beste modu batera ikusten ditu gauzak. Zenbait urtetan jendeak beldurra izan du pentsatzen zuena esateko. Dendariek ere presio handia sumatu dute. Orain desberdina da, presioa gutxitu da», adierazi dute.

Normaltasuna, guztiak alarde batean

Gogoan dute haurrak entseguetara harriak botatzera etortzen zitzaizkien garaia. Urte hauetan garbi ikusi dute familiak ematen duela hezkuntza, gehienetan haurrek familiaren joera jarraitu dutela. Gero denetarik omen dago: seme-alabak betikoak eta gurasoak Jaizkibelekoak, eta alderantziz. Familia guztietan daude lehengusu batzuk batekoak eta besteak bestekoak. «Gure lagun batek aipatzen zuen hainbeste urteren ondoren aitak eta bere anaiek berriz egin dutela bazkaria elkarrekin. Gauzak goxatzen ari dira, baina normaltasuna egongo da herriko hogeita bat konpainiak ateratzen direnean alardean, eta ez hogei alardean, eta bestea aurretik manifestazioa egiten. Batzuk kexu dira manifestazioa egiten dugulako, baina zer nahi dugun adierazteko modu bakarra da. Jaia izorratu nahi dugula eta politika egiten dugula esaten dute. Ez da aldarrikatzeko eguna; guk, ordea, alardean atera nahi dugula aldarrikatzen dugu, ez dugu alardea erabiltzen beste gauza batzuk aldarrikatzeko».

Alardea antolatzen dutenak eta parte hartu nahi dutenak elkartu, eta bideak markatzen hasteko garaia dela deritzote. Gainera, uste dute alarde publikoa pribatu bihurtu zuten bezala, Udalak antolaketa beste batzuen esku utzi zuen bezala, baduela ahalmena berriz antolatzeko eta publiko egiteko. Eta publikoa bada, emakumeek atera behar dute. Alardea, 2001az geroztik, ez da Udalaren egitarauan ateratzen, eta herriko jaien funtsa da, dena horren inguruan egiten da. Jaizkibelen iritzira, alardea berriz publiko izatea eta herriari itzultzea da gakoa.

Orain, tentsio une batzuk badaude ere, oso ondo pasatzen dute, desfilatzen dute, musika jotzen dute... Jaizkibelekoen arabera, horren arriskua da esatea: «Listo, horrela egingo dugu jaia», eta hor geratzea. «Eta ez da hori, alardean atera behar dugu, ez manifestazio batean». Iaz alkateak dena normal joan zela adierazi zuen, baina, konpainia parekidekoek argitu dutenez, ertzainik gabe aterako balira ere ez litzateke normala izango. «Irunen bi alarde daude; Hondarribian, bakarra, eta konpainia bat beste guztiek bezala atera nahi duena. Edozein hondarribiarrek alardean ateratzeko eskubidea izatea nahi dugu. Eta edozein konpainiatan atera ahal izatea da azken helburua. Hasi ginenean esan ziguten: «Gure konpainian ez, egin beste bat». Egin genuen, konpainia zoragarria da, ederra, ez gara lau katu. Guk badakigu noiz osatu zuten pastelero konpainia, danborrada ere bai, beraneanteen talde bat ere badago... Konpainia sortzea ez da arraroa», azalduz bukatu dute.

Extracto de «El Sitio de Fuenterrabía, de 1968, escrito en latín por el Padre Joseph Moret y traducido por Don Manuel Silvestre de Arlegui»

En este diario del Sitio no aparece expresamente escrito ningún nombre de mujer, pero sí se habla del valor de ellas en varios pasajes:

«Día 2 del Sitio. ... De suerte, que sólo setencientos, que pudiesen tomar las armas, se contaron entre Paisanos y Presidiarios en Fuenterrabía: no obstante es imponderable con qué coraje tan poca porción de gente emprendió con desprecio de la muerte contra numerosas tropas de enemigos el empeño de tolerar, esforzándose aun las mujeres y los muchachos sobre su sexo y edad...

Día 3 del Sitio. ... el Príncipe al tercer día de su invasión había avanzado más hacia el lugar el grueso de la Infantería hasta el alto, que por una Ermita consagrada con este título llaman Nuestra Señora de la Gracia, arrasando entre tanto por la espalda la Caballería todas aquellas tierras, y atemorizándolas por todas partes. Mas aquel mismo día sobresalió en gran manera el valor de las mujeres de Fuenterrabía; pues cien de ellas armadas en traje de hombres, unas con lanzas, otras con escopetas en forma de esquadrón salieron a la Plaza, y puestas en presencia del Gobernador le instaron les señalase puesto, y porción de Muros, para defenderlos; que harían en su parte lo posible, para que jamás le pasase de la asignación. Con grandes víctores celebró la Tropa así el trage, como el ánimo varonil...

Aplaudiólas el Gobernador, diciéndolas, que conservasen para la última necesidad ánimos tan sobre su sexo; que se valdría de ellas, si llegase el lance; que entretanto más deseaba la conservación de su vida, que exponerla sin necesidad al Enemigo; y que, aunque se les negaba destacamento en los muros, no por ello había sido inútil su ardimiento, pues habían inspirado en los hombres fortaleza, y valor con tan memorable, y acreedor a la alabanza de los venideros. Pero no obstante no dejaron ellas de ayudar en los mayores peligros, trayendo céspedes, y piedras con grande afán ya en todo el tiempo del sitio, ya también principalmente este mismo día...

Día 39 del Sitio. ... A nadie se le oyó expresión alguna menos valiente: sino que todos al instante empiezan a convidarse a los riesgos: reparan con mayor afán todas las obras derruidas: ponen en manos del nuevo Gobernador sus intereses, y los despojos, que ministraba la ruina de sus casas: llevan todos sus materiales a las murallas, mezcladas en el trabajo las mujeres, con el mismo ardor, que si este fuera el primer día del asedio: buen ejemplar de que al valor no amortiguan los estragos, sino que lo avivan más...

Día 59 del Sitio. ... Como los gastadores franceses advirtieron el agujero, que los nuestros habían descubierto, no hacían sino taparlo y atacarlo a toda prisa con buenos cantos y sacos llenos de mucha arena, para que reprimida, y estrechada así la llama hiciese a proporción el estrago: Lo que conocido por los nuestros, quitaban los sacos, apartaban las piedras, descubrían de nuevo el agujero, y con asistencia de las mujeres echaban agua en cantidad...

Día 66 del Sitio. ... Pero lo que más señaló este día fue el indecible esfuerzo de las mujeres, que no dejó de ser mucho alivio para la tropa. Vieraslas, que pasando, y repasando por entre las filas, llevaban a enterrar los muertos, retiraban los heridos, y la curación de primera sangre por entonces por ellas. Otras, partida así la maniobra, andaban muy de prisa acarreando del almacén ya las picas, ya la pólvora, y en suma las armas, que se necesitaban, sin que sirviese instarles el Gobernador, que se escusasen de tal riesgo...

Advirtiese también con admiración, que algunas mujeres tuvieron valor para ir recogiendo, manosear y componer para el entierro trozos enteros y entrañas que andaban por aquellos suelos de algunas personas interesadas, que estaban hechos pedazos de la artillería: en tal extremo el amor al bien público no sólo embravecía la ternura de este débil sexo, pero aun les desimpresionó de aquel horror, que es natural a un espectáculo, tan lastimoso de prendas tan amadas...

Día 68 del Sitio. ... De los nuestros apenas hubo cuarenta entre muertos, y heridos: Y de este número fueron algunas mujeres, que se hallaron mezcladas entre los que reñían... ».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo