GARA > Idatzia > > Kirolak

Paralinpiar jokoak Beijing 2008

Munduko errekorra hobetuz berreskuratu du Oribek urrea

Donostiarrak, Hanada japoniarrak 2003an egin zuen marka hautsiz, 200 metro libreetan irabazi, eta bere hamahirugarren domina lortu du

p034_f01.jpg

Jon ORMAZABAL | GASTEIZ

Egin zezakeen modurik onenean berreskuratu du Richard Oribek Atenasen ihes egin zion 200 metroko estilo libreko urrezko domina; Michael Phelpsek orain hilabete egin bezala eta leku berean, munduko errekorra hautsiz. Orain lau urte brontzezko dominarekin konformatu behar izan zuen igerilari donostiarrak, honakoan lasterketa bikaina osatu, eta ia hiru segundotan hobetu du S4 mailan Hanada japoniarrak 2003tik zuen 2.58,62 denbora, 2.55,81ean utziz.

Garaipen honekin eta igandean eskuratu zuen zilarrezko dominarekin, igerilari donostiarrak dagoeneko hamahiru bildu ditu, zortzi urrezkoak, hiru zilarrezkoak eta beste bat brontzezkoa. Atlantan hiru urre lortu, Sydneyn lau eta Atenasetik garaipenik gabe itzuli ostean, bazirudien Oriberen mailak behera egin zuela, baina donostiarrak berriro tontorrera itzultzeko adorea izan du, 34 urterekin.

Lasaitasunez

Atenasen ez bezala, lasai ekin omen zion lehiaketari igerilari euskaldunak eta proba osoan aurkari guztien aurretik aritu zen. Bikain egin zuen irteera Oribek, eta gero, birak ematen ere lehena izan zen, aurrenekoan 40.95, bigarrenean 1.26,31 eta hirugarrenean 2.12,19 denborak eginez, eta 100 metroko proban berak duen denbora ere hobetuz. Jarraian, 3.04,47ko denborarekin, 100 metroko proban urrezko domina kendu zion David Smetanine frantziarrak lortu zuen zilarra eta brontzezkoa Jan Povysil txekiarrak eraman zuen. Javier de Aymerich entrenatzailearen ustez, gainerakoek izan ez zuten erresistentzia izateagatik nagusitu zen Oribe.

«Banekien, urduritu ezean, egiteko gai zela» esan zuen entrenatzaileak. «Lasterketa pentsatuta geneukan bezala egin ahal izan du. Richardek alboan daramana kontuan izan gabe egiten du igerian, denbora partzial batzuk ezartzen ditugu eta gero, azken 50 metroetan, barruan geratzen zaion indar guztia askatzen du. Hor ateratzen du aldea normalean, gainerakoek jada ez dutelako indarrik izaten». Atzo, ordea, esprint horren beharrik ez zuen izan, azken luzean alde nabarmena baitzuen gainerako lehiakideekiko.

«Oso pozik nago urrea irabazi izanaz, Atenasen galdu ostean oso handia baita berreskuratzea», adierazi zuen Richard Oribek lasterketa amaitu ostean. Futbola eta auto eta motor lasterketak atsegin dituen igerilari donostiarrak hankak eta besoak ondo mugitu ahal izan zituela nabarmendu zuen, eta ondoan izan dituen guztiei eskaini zien garaipena. «Pozak zoratzen nago, baina lan handia dago garaipen honen atzean, eta horretan asko lagundu didate bai Javier nire entrenatzaileak, bai animo handiak eman dizkidan inguruko jende guztiak».

El diploma no colma a Otxoa y Granados en ciclismo

La jornada no fue, sin embargo, igualmente fructífera para todos los deportistas vascos. Las esperanzas que se tenían de que en ciclismo se pudieran obtener dos nuevos podios se vieron frustradas. Ni Amador Granado, en la clase LC2, ni Javier Otxoa, en la D3, ambos sobre la distancia del kilómetro, pudieron confirmar las expectativas.

El vizcaino Javier Otxoa no pudo sacarse la espina de su descalificación en la persecución individual del domingo, en la que era favorito claro a las medallas, al acabar cuarto en la prueba del kilómetro contrarreloj y sucumbir al tremendo poderío de los británicos. El vizcaino se sabía inferior a Darren Kenny y Rik Waddon, pero no así de la auténtica sorpresa de la jornada, el jovencísimo checo Tomás Kvasnicka, quien, con sólo 18 años, demostró que si sigue en esta progresión podrá amenazar el reinado del británico Kenny en un futuro no muy lejano. Darren Kenny fue oro con una media de 52,4 kilómetros por hora.

Amador Granado, pese a que compite en cinco pruebas distintas en estos Juegos, tenía todas sus expectativas de éxito cifradas en esta de velocidad punta. Llamado a pelear al menos por el bronce, no pudo pasar de la quinta posición en la final del kilómetro contrarreloj categoría LC 2, reservada a corredores con minusvalías físicas. El oro fue a parar a manos del británico Jody Cundy, que estableció un impresionante nuevo récord del mundo al parar el crono en 1.05.466.

J.O.

El paquistaní Butt, primer excluido por dopaje

El levantador de peso paquistaní Naveed Ahmed Butt ha dado positivo por anabolizantes en un control practicado fuera de competición, por lo que fue expulsado de los Juegos y sancionado con dos años de suspensión. Ahmed se ha convertido en el primer, y de momento único, caso de dopaje en los Juegos Paralímpicos de 2008.

Oscar Pistorius consigue el oro en los 100 metros

El atleta sudafricano Oscar Pistorius, que quiso participar en los Juegos Olímpicos con dos prótesis de fibra de carbono debido a la amputación de sus piernas y que finalmente no obtuvo la mínima necesaria, consiguió ayer su primera medalla de oro en los Juegos Paralímpicos de Beijing al imponerse bajo la lluvia en la final de los 100 metros lisos (T44) con mucho trabajo y dejó claro que para él es «grande» ser parte de esta cita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo