GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Manifestazioa

Ezker abertzaleak, debekuen gainetik bihar Donostiara joateko deia egin du

Donostiako udal talde independentistak bat egin du amnistiaren aldeko mugimenduak egindako deialdiarekin, eta donostiar guztiei dei egin die bihar euskal preso politikoen aldeko manifestazioan parte hartzeko. Ohar baten bitartez, irmoki salatu du Lakuako Barne Sailak manifestazioa debekatu izana, eta zera nabarmendu du: «Ibarretxeren gobernuak haiek antolatutako galdeketa eragotzi izana eskubide urraketa dela dioten bitartean, euskal herritarron biltzeko eta adierazteko eskubideak zanpatzen dituzte beste behin ere». Honekin batera, ezker abertzaleak Odon Elorza Donostiako alkatearen «hipokrisia eta isiltasun konplizea» gaitzetsi ditu, ia ehun preso donostiar ziega espainol eta frantsesetan daudela gogoraraziz, besteren artean, Juan Jose Rego, osasun egoera larrian dagoen errepresaliatua

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo