GARA > Idatzia > > Kultura

Bertsoak

Bertso zaharrak abestuz kalejira bat egingo dute gaur Bilboko Zazpi Kaleetan

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak hainbat saio berezi antolatu ditu udagoien-negu parterako. Irailean, adibidez, «7 kaleak bertsotan» eta «3dibertsotan» saioez gozatzeko aukera izango da. Lehenengoa gaur bertan izango da, 12.00etan. Santiago plazan elkartu eta kalerik kale Bizkaiko bertso zaharrak abestea da helburua. Bigarrena, ostera, 25ean izango da La Bolsa aretoan, 19.00etan. Xabier Paya bertsolariaren gidoipean eta Igor Meñika igorretarrak bat-batean egingo dituen marrazkien harira abestu beharko dute Eñaut Intxaurraga, Onintza Enbeita, Gorka Lazkano eta Jone Uria bertsolariek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo