GARA > Idatzia > > Kultura

Urteurrena

Euskonews & Media online euskarriko lehen aldizkariak hamar urte bete ditu

1998ko irailean argitaratu zen Euskonews & Mediaren lehen alea, zientzia, kultura eta euskal gizartearen inguruko online euskarriko lehen aldizkaria. Hamar urte bete direnean, Eusko Ikaskuntzak editatzen duen astekariak Sareko kultur prentsaren sektorean toki nabarmena du. 7.500 harpidedun baino gehiago ditu eta, webguneri zuzenean egindako bisitekin, astero 30.000 erabiltzaile desberdin baino gehiago lortzen ditu. Euskonews & Mediak 452 ale ditu sarean, ia 9.000 orri. Aldizkariko edukiak, oinarrian, Eusko Ikaskuntzako 3.300 bazkidek egiten duten lanaz elikatzen dira.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo