GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Ehunka lagun bildu dira aurtengo Zigoitia Euskaraz jaialdian

GARA |

Urtero legez, ehunka lagun elkartu ziren atzo Zigoitia Euskaraz jaialdian. Euskara eta euskal kulturaren aldeko ekimena iragan asteburuan eta azken honetan ospatu zen, eta bertan giro paregabea izan zen, adin guztietako bisitarientzako ekitaldiekin, xarma handiko agertoki batean.

Goizeko hamaiketatik aurrera ekitaldi anitz izan ziren Mairuelegorretako kobazuloetan. Haurrentzako ipuin kontalariak izan ziren, Goitibera antzerki taldearen emanaldia, ezpata-dantza, eta Alboka dantza taldearen ikus- kizuna, besteak beste. Baina, dudarik gabe, emanaldi jendetsuena Kepa Junkeraren kontzertua izan zen. Bertara hurbildu zirenek primeran pasa zuten Junkeraren musika emanaldian.

Herri bazkaria

Ondoren, herri bazkaria izan zen, 15.00etan hasita. Han bildutakoak bapo geratu ziren sabela bete ostean, baina arratsaldeko gainerako ekitaldietarako gogorik ez zuten galdu.

Honela, 16.30ean dantzaldiaren txanda izan zen plazan eta seietan erromeria ospatu zen Txinparta taldearen eskutik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo