GARA > Idatzia > > Ekonomia

Langileak batzea eta mobilizatzea izango da CGTren aurtengo helburu behinena

p030_f01_148x92.jpg

Arantxa MANTEROLA |

«Patronalaren eta gobernuaren politikari aurre egiteko» langileen indarrak batzea «ezinbestekotzat» joz, Michel Larquier CGTko ordezkariak ,atzo Baionan, adierazi zuenez, ekintza kolektiboa sustatzea izango da sindikatuaren helburu behinena. «Egungo defizit sozial ikaragarriaren aitzinean, langileen pisua areagotu egin behar da nahitaez, eta horretarako elkartzeak eta antolatzeak berebiziko garrantzia du», gaineratu zuen.

Zio horrekin, hilaren bukaeran afiliazio kanpainari ekingo diote, «batez ere sindikatuek presentzia ez duten sektore eta lan guneetan». Horrekin batera, beste ekimenak garatuko ditu sindikatuak, hala nola, Akitanian garraioari buruz hasi duen eztabaida «lantokirako joan-etorriak langileei ere eragiten baitie», lan baldintza eta erosteko ahalmenari dagozkienak eta, nola ez, abenduan igaroko diren Prud'Hommes hauteskundeen lanketa.

Lan duinaren eguna

Urriaren 7an mundu mailan egingo den lan duinaren egunean CGT «buru-belarri» arituko da, «urrutiko herrialdeetan ez ezik, hemen ere irizpide hori askotan betetzen ez delako».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo