GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

Amnistiaren aldeko mugimenduaren kontrako epaia

Zigorrak zigor, elkartasuna eta salaketa kalean izan ziren

p006_f01_111x111.jpg

GARA |

Epaia jaso ahala, amnistiaren aldeko mugimenduak errepresioak gogor jo dituen euskal herritarrak izan ditu gogoan: azken hiru hamarkadetan torturak salatu dituzten 7.000 pertsonak, espetxean diren ehunka herritarrak, bisitetarako bidean bizia eman duten senideak, ihesean joandakoak, Poliziaren kargetan hildakoak edota GALek eta gerra zikinak hil dituen euskal militanteak. «Horiengana guztiengana joan zaigu oroimena», adierazi zuen amnistiaren aldeko mugimenduak epaia jaso eta minutu gutxira igorritako lehen balorazioan.

Epaiaren jendaurreko irakurketak ez du ustekabean harrapatu errepresioaren kontrako mugimendua, eta maiz adierazi izan duen bezala, epaia epaiketa hasi aurretik idatzita zegoela nabarmendu zuen atzo. Madrileko Casa de Campo inguruan azken hileetan jazotakoa «zirkutzat» jo, eta epai politiko bati «apaindura juridikoa emateko saiakera» izan dela gaitzetsi zuen komunikabideei helarazitako oharrean.

Hala ere, espetxe zigorrek amnistiaren aldeko mugimenduaren ekarpena ez duela etengo ozenki aldarrikatu, eta mugimendu hau osatzen duten «milaka herritarrek eguneroko lan xumearekin» jarraituko dutela adierazi dute.

«Maite ditugunen ondoan»

Elkartasunaz ere mintzo da «balore indartsua» dela goratuz eta amnistiaren aldeko mugimenduaren izaera bera balore honetan eraikitzen dela baieztatu du. Errepresioa jasan duen edonork herri honetan elkartasuna aurkitu duela gogora ekarri, eta «zigorrak zigor» elkartasuna lantzen eta eskaintzen jarraituko dutela berretsi du. Are gehiago, espetxeak euskal preso politikoz beteta ere, «elkartasuna urratsez urrats espetxe horietara guztietara iritsiko dela» ziurtatu du mugimenduak; «maite ditugun horiengana guztiengana», doitu du.

Elkartasuna eskaintzearekin batera, Estatuen «jazarpena eta inpunitatea» salatzen jarraitzeko konpromisoa ere mahaigaineratu du amnistiaren aldeko mugimenduak. Honakoak «errepresio une basatiak» direlako, informazio eta salaketa lanak berebiziko garrantzia hartzen dutela agertu eta «atzo bezala, gaur eta bihar ere» lan horretan jarraituko duela esan du irmotasunez.

Mugimenduaren iritziz, Estatuek beren bide errepresiboetan «urrutira iristeko prest daudela erakutsi dute», gainera, «inongo lotsarik gabe mozorro demokratikoa ere» kendu dutela gaineratu du, eta, horren lekuko, oinarrizko eskubideak ukatzea, alderdi eta herri mugimenduak legez kanpo uztea eta herritarrak bahitzea eta torturatzea.

Amnistiaren aldeko mugimenduak ez zituen espetxeratu, zigortu eta epaitutako kide eta lagunak ahaztu, eta haientzat ere izan zituzten hitzak; lehenik, haiekin lan egitea «ohorea» izan dela adierazi, eta besarkadarik beroena eman nahi izan zieten une horietan Madrileko Casa de Campon zeudenei. Gizon eta emakume hauen «apaltasuna, konpromisoa eta zintzotasuna» goraipatu, eta ezaugarri horiek, aurrerantzean eguneroko jardunean «eredu» izango dituztela baieztatu zuten.

Makina bat mobilizazio

Epaiaren berri zabaldu ahala, makina bat euskal herritarren haserrea eta sumindura protesta bilakatu, eta lurraldean barna hedatu zen. Tokian tokiko itxura bat edo beste hartu zuen protestak: auto karabanak, bide mozketak, elkarretaratzeak, epaiaren berri ematen zuten kartelak itsastea, manifestazioak... moldeak molde, Euskal Herriak bizi duen «salbuespen egoera» lau haizetara zabaldu eta askatasuna eskatu zuten egindako mobilizazio horietan guztietan.

Bilboko mobilizazioan, Plaza Biribilaren eta PSOEren egoitzaren arteko bidea egin zuten 500 bat lagunek. Amnistiaren aldeko mugimenduko kide batek hitza hartu, eta «zigorrak zigor, kartzelatuen lanaz oso harro» daudela azpimarratu zuen, eta epai horrekin, «amnistiaren aldeko mugimendua ez doala etxera, errepresaliatu politiko guztiak etxeratzera baizik». «Sententzia honekin mugimendua desagerrarazi nahi izan duten Balza, Zapatero eta Rubalcaba guztiei» gogorarazi zien amnistiaren aldeko mugimenduak bere eguneroko lanarekin jarraituko duela, «elkartasuna eta errepresioaren salaketaren zutabearekin».

Ilegalizazioa salatzeko egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zuten eta, ondoren, Arriaga plazan Madriletik iritsi berri zen Julen Larrinagari ongietorri beroa egin zioten.

Gernikan ere, 65 lagunek egin zuten elkarretaratzea epaiaren kontra; Elgoibarren beste 50ek, Portugaleten, Berueten Urretxu-Zumarragan, Bakion eta Zumaian bezala. Portugaleten gainera, ertzainen presentzia «itogarria» salatu zuten.

Arrigorriagan aldiz, 32 izan ziren bildutako lagunak; Ondarroan, berriz, 154; Basaurin 60; Galdakaon 210; Ugaon 25; Zaldibian 60; Arrasaten 137; Algortan eta Azkoitian 160; Laudion 85; Larrabetzun 80, Erromon bezalaxe; Munitibarren 20; Urduñan 53 eta bat gehiago Erandio eta Aulestin; Alegian 15; Plentzian 23; Urdulizen 9, eta, 12 Ikaztegietan.

Berrogei lagun batu ziren Deban eta Zestoan; eta 70 Oiartzunen. Oñatin, Berrizen, Iruñeko Donibane auzoan eta Ataunen 30 izan ziren bildutakoak.

Azpeitian 250 bizilagunek manifestazioa egin zuten; eta Ordizian ere bai, gainera, biharko eskualdeko manifestaziora deitu dute.

Donostiako Alde Zaharrean 60 bizilagunek asanblada eta giza katea osatu zuten auzoan zehar, epaia salatzearekin batera, jakinarazi zuten auzoko preso politiko Markel Ormazabalek gose greban 17 egun daramatzala. Antigua auzoan ere 25 lagun batu ziren iluntzean.

Lekeition 80 lagunek bidea moztu zuten, eta Soraluzen 60 lagunek PSOEren egoitza aurrean kontzentrazioa egin zuten. Berangon 50 lagun elkartu ostean, errepidea moztu zuten. Leioan 62 pertsonak manifestazioa egin zuten eta Ertzaintzak bi lagun identifikatu zituen.

Gasteizen, aldiz, 500 lagunek parte hartu zuten mobilizazioan, eta bihar 20.30ean Andra Maria Zuriaren plazatik abiatuta beste mobilizazio bat egingo dutela iragarri dute.

 
OHOREa

Auzitegi Nazional espainolak epaitu dituen 27 emakume eta gizonekin lan egitea «ohore» bat izan dela aitortu du amnistiaren aldeko mugimenduak, euren «konpromisoa, apaltasuna eta zintzotasuna» eredugarritzat joz, gainera.

lanuztea

Amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako epaiari aurre egiteko, eta bereziki, Xabin Juaristi herrikidearen espetxeratzea salatzeko, bihar ordubeteko lanuztea egiteko eskatu du Azkoitiko `'Bidezkue da'' herri ekimenak.

EAJ ISILIK

Auzitegi Nazional espainolak Casa de Campon jakitera eman zuen epaiak erreakzio anitz eragin zituen Euskal Herriko alderdien artean. EAJk, ostera, ez zuen epaiaren aurrean txintik ere esan. EA eta Aralar alderdiak epaiaren kontra agertu ziren.

La mayoría sindical observa un «intento de criminalización»

El sindicato LAB denunció de manera contundente la sentencia contra el movimiento pro-amnistía y la enmarcó dentro de la «acometida dirigida desde los tribunales españoles». Apuntó, que desafortunadamente, este tipo de medidas no son nuevas en este país y aseguró que esta «salvaje represión» pone en evidencia la «falta de democracia y la corrupción» del Estado español. Indicó además, que la dirección fijada desde Madrid sólo «entorpece» la solución política y democrática del conflicto que vive Euskal Herria y recordó, que entre tanto, la sociedad vasca sigue reivindicando un acuerdo democrático. Asimismo, animó a la ciudadanía a participar en las movilizaciones en denuncia de este atropello.

A juicio de ELA, «estamos ante un suma y sigue que, mucho nos tememos tendrá continuación en los próximos días cuando se hagan públicas las medidas contra EHAK». Apuntó además, que todas estas decisiones judiciales «tratan de criminalizar a todo un sector de la sociedad vasca». En la nota enviada a los medios, la central vasca reitera su compromiso con los derechos de los presos y las presas, al mismo tiempo que denuncia la «gravísima e inaceptable» situación en la que se encuentran, los presos enfermos y aquellos a los que se está dilatando «injusta y arbitrariamente» su condena, con «disposiciones ajenas a la justicia».

El sindicato STEE-EILAS tildó la decisión adoptada de «no democrática» e indicó que las medidas adoptadas contra el movimiento pro-amnistía y otras similares tienen como objeto «marginar a una parte de la sociedad vasca». GARA

IBARRETXE

«Dena ETA da» tesia arbuiatu arren, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak bere hitzak ezker abertzaleari zuzendu eta ETAren atentatuak gaitzesteko eskatu zuen, «horiek, presoak bezala, gatazkaren ondorio» direla ohartaraziz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo